Aezkoa eta Altzako Mikel Zabalza Gogoan herri plataformek, Euskal Herriko Torturatuen sareak, Egiari Zorrek eta DBUSeko langileek agerraldia egin dute gaur Donostian, Mikel Zabalzaren erailketaren 40. urteurrenaren ingurukoak zehazteko. Dinamikak azaroaren 26tik abenduaren 14a bitarte iraunen du eta oroimenaren autobus bat ardatz Euskal Herriko zenbait herri lotuko dituzte.
Erakusketa bat barnebiltzen du busak zeina kasuaren nondik norakoak azaltzen dituen eta bere ibilbidean Donostia, Aezkoa (Azaroak 30 eta Abenduak 1), Erroibar (Abenduak 2), Auritz (Abenduak 2), Agoitz (Abenduak 3), Iruñea (Abenduak 4-7), Bortziriak (Abenduak 8-10) eta Altza (Abenduak 11-14) igaroko ditu, abenduaren 14ean Donostiako Bulebarrean amaiera izanen duelarik.
Zonaldean izanen diren deialdiak aurrerago zehaztuko dituztela gaineratu digute kontsultatu ditugun iturriek.
Informazio gehiago : Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko webgunea

Agerraldiaren bideoa: