Itzuli gara bi astetan behin dugun kolaborazioarekin eta gaur Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua den laguna izan dugu gurean.
Azaroaren 25a da egun, genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna alegia. Eta data berezi honetan, emakume nerabeek pairatzen duten biolentzia zein mikrobiolentzia kasuak izan ditugu aztergai, bereziki pornografiak nerabeengan sortzen duen praktika sexual bortitzari erreparatu diogu.
Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.
Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea
Miren Cia Urrutia Irati Irratian