3 urteren ostean itzuliko da Izabara Ukerdi Mountain Fest jaialdia, jaialdia baino zine-ziklo modura. Denbora arazo bat dela medio zine zikloa izanen da baina datorren urtetik aurrera ohiko jaialdi itxura berrartuko du. Zine zikloa larunbata eta igandean izanen da Izabako zineman. Hau ikusita Nive Mendiakeko Alberto Urtasun izan dugu gaur gurean eta berak azaldu digu zertan izan behar den aurtengo edizioa.
Alberto Urtasun Irati Irratian
