Deiadarra Pirinioetatik erresistentzia Euskal Herriko historiaren inguruko liburu ilustratua kaleratu du Aritz Ibarra Agirrezabalek

Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak bere konfort eremutik , hots komikigintzatik, irten eta Euskal Herriko historia biltzen duen liburu ilustratua kaleratu du. Lan hau egiteko 3 urte t´erdi eman ditu eta burutzeko dokumentazio lan handia egin izan du, batez ere historiagile zenbait lan aintzat hartuz eta arakatuz. 
Hasiera batean berak onartu bezala Euskal Herriko historia 20 ilustrazio eta kapituluetan egitea zuen xede, baina lana garatzen joan ahala epea murriztu behar izan zuen. Hemen sortu zen Deiadarra Pirinioetatik Erresistentzia zeina Euskal Herriko historia barnebiltzen duen Erromatar garaitik (K.a. I mendea) Nafarroako Erresumaren azken zantzuak eraitsi ziren arte (1620. urtea).
Liburua eskuartean edukitzeko aukera izanen dugu hemendik aurrera eta atzokoan hasi zuen aurkezpen bira Gasteizen, ekitaldi arrakastatsu batekin gainera. Zapore gozo horrekin gaur gurean izan da lana aurkezten eta irratiko uhinetan izan dugu Aritz Ibarra Agirrezabal liburuaren nondik norakoak azaltzen.

Aipatu digu prest dagoela aurkezpen gehiago egiteko beraz interesa izanen bazenute sare sozialen bitartez jar zaitezkete berarekin harremanetan,

 

 

Aritz Ibarra Agirrezabal Irati Irratian

Iruzkindu