Nafarroako hezkuntzan dauden gabeziak agerian

Nafarroako Hezkuntza komunitateak une gatazkatsuak bizitzen dabil azken ikasturtean bereziki. Legegintzaldia hasi zenetik talka ugari suertatu dira Carlos Gimeno kontseilariaren eta hezkuntza komunitatea sortzen duten eragileen artean. Talka horiek hezkuntzaren kalitatean dute oinarria eta hala adierazi dute sindikatuek egindako agerraldi guztietan.

Aurten, azaroan Lanbide Heziketako irakaslegoak LH dualaren gabeziak eta arazoak bere gain erortzen ari zirela argitu eta honi begira greba deialdia egin zuen. Gerora etorri zen behar bereziak dituzten ikasleei laguntza koordinatzen duen KRENAren buruzagitzak dimisioa aurkeztu zuen, hezkuntza sailak entitate pribatu bati eman baitzion honen ardura. Azkenik lehertu egin duena giroa zenbait unitateren itxiera eta lanpostuen galera aitzaki merkeen poderioz eta batez ere D ereduko unitateen kontra joz.

Honen aurrean sindikatuek argiki adierazi dute kontseilariaren negoziatzerako borondate eza eta nola ez bere aportazioei entzungor egitea. Hortik LAB sindikatuak Gimeno kontseilaria kanporatzeko kanpaina abiatu eta segituan 2000 langileren babesa jaso zuen. Honek, mobilizazio batean irudikatu zen zeina larunbatean Iruñeako kaleak zeharkatu zituen.

Hau guztia landu dugu LAB sindikatuko kidea den Hodei Tapiarekin. Berak ederki asko azaldu digu zein den Nafarroan hezkuntzaren egoera.

 

Hodei Tapia Irati Irratian

Larunbateko mobilizazioaren inguruko Ahotsa.infok eginiko bideoa:

Iruzkindu