Mezkiritz eta Aurizberrin ospatuko dira XXXVIII. Auñamendi Pilota txapelketako finalak

Auñamendi Pilota txapelketa duela 38 urte hasi zuen ibilbidea herrietan jokatzen eta entrenatzen zuten horiek lehiaketa bat eduki zezaten. Gerora etorri zen Auñamendi Pilota eskola eta berak hartu zuen bere gain txapelketa honen antolakuntza. Txapelketa hau ez ezik, Auñamendi Pilota elkarteak lan handia egiten dabil bertako gazteekin, pilotaren grina suspertzen eta modalitate desberdinak bultzatzen.
38. txapelketa hau kalitate handikoa izan da eta hala izanen dira finalak ere. Ostiralean eta larunbatean, Mezkiritzen eta Aurizberrin jokatuko dira final hauek. Finalen aitzakiarekin Auñamendi Pilota Elkarteko Rafa Carballorekin izan gara eta berak eman digu hauen berri.

 

Rafa Carballo Irati Irratian

Iruzkindu