Itziar Berruezo artistarekin solasaldia: Sarajevoko esperientzia eta margo ta bitxigintza tailerrak

A ze zaila gaurkoari titulua jartzea! Gure gonbidatuarekin aspaldian ginen egotekoak eta azkenean gaiak pilatu izan zaizkigu eta a zer nolako plazerra izan den berarekin solastea. Gonbidatu hau Itziar Berruezo Juandeaburre dugu, Emeki Bitxigintza proiektuaren artista. Halere ezin dugu honetan soilik kokatu zeren Yoga eta margo tailerrak ere eman izan ditu.

Lehenik Sarajevoko egonaldiaz solasean hasi gara. Bertan beka bat aprobetxatuz eskultura teknikak ikasten jardun baitzuen 3 hilabetez. Burdina, harria, zilarra,… material desberdinak izan ziren bertan landu zituenak eta gerora bere sor-lanetara eramanen duena.

Ondoren, Auritzen, Elena Dufur margolariarekin batera landuko duen akuarela margo tailerra antolatu duela abuzturako. Oraindik bada aukera izena emateko. 8 eguneko ikastaroa antolatu dute egunero 3 ordu emanen dituena abuztuaren 4tik 14ra lehen txandan eta bigarrenean 18tik 28ra. Mundu guztiari irekita dagoen ikastaroa izanen da hauxe.

Bukatzeko, bere ekinbide pertsonalaz solastu gara, Emeki Bitxien inguruan. Bertan ere bisita gidatuak tailerrera eta bitxigintza tailerrak egiteko proposamena ere luzatu baitu. Bitxigintza tekniketaz aparte zeure bitxia diseinatzeko aukera emanen duten tailerrak eskainiko baititu.

 

Informazio gehiago : Emeki Bitxigintza

 

Itziar Berruezo Juandeaburre Irati Irratian

Iruzkindu