Korrontzi taldeak Agoitz jarriko du dantzan igandean

Korrontzi 2004ean bere ibilbidea hasi zuen musika tradizionala eta folka uztartuz. Ibilbide oparoa, zeina 33 herrialdeetan banatuta 1300 emankizunetik gora ematera eraman dituen. Aurten Mundua Dantzan bira burutzen dabiltza eta Kultur Programaren baitan Agoitzera helduko dira. Agoitzeko Dantza taldeak lagunduta eta beste dantza taldeekin batera emankizun berezia eskainiko dute Nafarroa Behera plazan.

Emankizuna aitzaki Korrontzi taldeko buru den Agus Barandiaranekin egoteko parada hartu dugu. Berarekin batera errepasatu dugu taldearen ibilbidea. Mundua Dantzan bira Oinkari taldearekin batera abiatutako Korrontzi Dantzan proiektuaren 10.urteurrena ospatzeko eratutako bira baita aurtengoa. 2027ko otsailean BECen amaiera izanen du urte guzti hauetan haiekin lanean egondako dantza talde guztiek lagundurik. 

 

 

Informazio gehiago : Korrontzi taldearen webgunea

Agus Barandiaran Irati Irratian

Iruzkindu