Mintzakuadrillatik heldu berri izan dugu gaur gurean Josu Jimenez Maia. Honen dinamizatzaile izan ezezik, idazle eta Zaraitzu ta Erronkariko irakurle taldeen dinamizatzaile ere bada. Ikasturtearekin batera itzuli dira liburuak irakurri eta elkarrekin partekatzera irakurgai horietan sorturikoak.
Lehen hitzordua bihar urriaren 1ean izanen da Ezkarozeko Arrola Errotan, zeinetan Miren Amurizaren “Basa” eleberria landuko duten. Bigarrena, Erronkariko Bidankoze herrian izanen da, bertako udaletxean batuko dira Erronkariko irakurleak Nerea Baldaren “Azpimarrak” eleberriaren ingurukoak lantzera.
Hauek eta gehio kontatu dizkigu Josuk gaur gurekin egindako elkarrizketan.
Irakurle taldeetan izena emateko aukera bada, euskara zerbitzura deituta.
Josu Jimenez Maia Irati Irratian

