Palestinaren aldeko mobilizazioa izanen da bihar Yala Nafarroak deituta

Arratsaldeko 18:00etan irtengo da mobilizazioa Golem Zinemetatik. Nafarroako politika, kultur eta kirol arloko pertsona askok babestu dute mobilizazioa, 3 urte bete direnean Israelek Palestinarekiko genozidioa areagotu zuenetik. Genozidio honi aurre egiteko sortu zen Yala Nafarroa ekinaldia eta ezkeroztik aritu dira Palestinari babesa eta elkartasuna adierazteko ekimenak antolatzen. Horrek hainbat kontu ekarri ditu, Nafar Gobernuak Telva farmazeutika israledarrarekin akordioak etetea alegia.

Biharko mobilizazioa aitzaki Yala Nafarroako Eduardo Iberi izan dugu gaur gurean. Berarekin errepasatu dugu zein den gaur egun Palestinan bizi den egoera.

 


Eduardo Ibero Irati Irratian

Iruzkindu