Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, HalaBedi irratikoak ambaZAD ekimeneko kidea den Hartzea Lopezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Ondoren Irulegi irratiko berriak izan diugu , garai hauetan dauden presoen inguruko elkarretaratze eta dinamiken inguruan solasten.Bukatzeko, ostiralero bezala, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika jasotzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Mikel Bizar Auritz Rock taldekidearekin hasi dugu, larunbatean Atxiki tabernan izango den kontzertuaren inguruan. Ondoren Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex bihurriaren 26. atala izan dugu, Manex eta zauria izenburua duena. Bukatzeko LAB Sindikatuko Ramon Lacalzada izan dugu, Huertas de Peraltako grebaz eta larunbateko mobilizazioaz hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, ostiraleko eta atzoko arazo teknikoak gailenduta saioa egin ahal izan dugu. Gaurkoa Burgi bisitatzen hasi dugu Txantxalaneko kidea den Silvia Calvorekin batera larunbateko jardunaldien inguruan solasteko. Ondoren pendiente utzitako bisita egin dugu Euskalerria irratira, zeinetan Mikel Bujandak bertako kronika pasa digun. Ondoren, Aralar irratiko Martin Juanenarekin izan gara Larraun-Lekunberriko kronika jasotzen. Bukatzeko Elhuyar […]

Berragu liburutegi ibiltariari harrera

Gaurko saioan, Mari Mar Agos izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Oraingo honetan Berragu liburutegi ibiltariaren harrera jaiaren inguruan aritu zaigu.Baita ere beste 7 liburutegiekin aurrera eramandako egitasmo berri baten inguruan hitz egin digu. Harrera jaia ostegun honetan eguerdiko 15:00tan Auzperriko Eskolako patioan! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko