Egun on, Auñamendi!

Lehenik Bernadette Argain aritu zaigu Irulegi irratitik euren berri ekartzen..Gero ere asteazkenero lez, Karrape irratira jo dugu,non Unaik ederki asko azaldu dizkigu Leitza inguruko kontuak. Azkenik saiatu gara Nafarroako Bertsolari txapelketako finalaurretik finalera igarotako hiru bertsolarien kartzelako lanak eta agurra botatzen baina arazo teknikoak direla medio ezin izan ditugu eskaini. Laister igoko dugu saio osoa. […]

Esne sektorea kolokan

Felipe Etxetxikia-rekin hizketan egon gara, EHNE sindikatuko idazkariarekin, datorren apirilaren 1ean mobilizazioa deitu bait dute Esne ekoizpenaren defentsan. Felipek argi adierazi digu zertara datorren mobilizazio hau, izan ere bi arrazoi nagusi daude, bata Danonek hartutako erabaki bat eta bestea Sorian egin nahi duten proiektua, 20000 behietako makro-ukuilua, honek esne sektorearen gainbehera ekar lezakeelako. Jarraian larunbateko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu dinosaurioen eboluzioaren inguruko hipotesi berriei buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero Felipe Etxetxikia ,EHNEko idazkaria izan dugu zein azaldu digu zertan datza makro-ukuilu proiektua. Baita ere igandeko bertsolari txapelketaren finalaurrea ekarri dugu gogora eta programan bertan eginiko agurrak jarri ditugu. […]

Euskal Herriko Itzulia gure eremutik igaroko da

Datorren astelehenean abiatuko da Euskal Herriko Itzulia Iruñetik. Lehenengo etapa honetan 153km-tako ibilbidea egingo dute txirrindulariek, hoietako asko Erroibar, Artzibar eta Agoitz igaroko ditu besteak beste. Etapa honetan bitan igoko dute Erroko gaina eta behin Mezkiritz. Etaparen irteera 13:25etan izanen da eta gure zonaldera 14:00ak aldera sartuko da Agorretatik. Beraz txirrindularitza zaleek baduzue zertaz gozatu […]

Aimar finalerako sailkatu da

Agoitzeko Kultur Etxean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. 220 bertsozale bildu ziren bertan, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Oholtza gainean, sei bertsolari, finalerako postu baten lehian: Joanes Illarregi, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Oier Lakuntza eta Eneko Fernandez. Agoitzeko San Miguel ikastetxeko ikasleen agurrak eman zion hasiera saioari. Fernando Anbustegi aritu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Julen Zelaieta, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen izan ditugu .Julen zoriondu dugu atzo Agoitzeko finalaurrekoan, Nafarroako Bertsolari txapelketako finalerako txartela lortu baitzuen. Andres Bidartek animalien parasitoen inguruan hitzegiten eta aholkuak eman dizkigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Sin ton ni son liburua aurkeztu digute

Izaskun Aurrekoetxea-rekin hizketan egon gara, Amaia Garmendia idazlearekin batera liburu bat argitaratu bait du “Sin ton ni son” izenburupean. Izaskunek argiki komentatu digu nolatan sortu zen ideia eta nola izan den sorkuntza prozesua. Liburua erosi nahi izanez gero salmenta zuzenean egiten da eta Ederrena tabernan ta Aribeko Gasolindegian topa dezakezue ere salgai. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean pasa den larunbateko Bertsokorrika saioaren laburpen bat izan dugu. Baita ere gure programan Izaskun Aurrekoetxea izan dugu Amaia Garmendiarekin batera ateratako Sin Ton Ni Son liburuaren inguruan hizketan. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! […]

Liburutegiaren jaia

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu ostiral honetan Librutegiko jaia antolatu duela eta bertara gonbidatu gaitu. Azaldu digu ere bertan bi sari banatuko direla ere eta baita irakurleentzako txokoa moldatuko duela aitortu digu. Hemen duzue kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]