Maria Moliner saria jaso berri Auzperriko liburutegian

Atzokoan jaso zuen Mari Mar Agosek 2020ko Maria Moliner saria. Telematikoki izanda ere berezia izan zen bere kideekin elkar topatu ahal izana. Gehitu digu ostirala 23a liburutegia itxita egonen dela eta aurki zenbait egunetan igogailua jartzen ibiliko direnez hainbat egunetan ezingo da liburutegira sartu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Udako tailerrak Auzperriko Liburutegian

Beti da plazerra Mari Mar Agos eta Auzperriko Liburutegia bisitatzea eta are gehiago uda partean beti antolatzen baitu guztion gozamenerako zerbait. Gaurkoan, giza eskubideen inguruko zenbait tailerren berri eman digu, entzun! Marimar liburuzaina Irati irratian

Auzperriko liburutegiko berriak: Irakurle taldea, Liburu aurkezpena, neurri eta ordutegi berria

Gaur Auzperriko liburutegira bisitatzea egokitu zaigu. Gaurkoan Mari Mar Agosek azken berriak ekarri dizkigu. Irakurle taldearekin hasi eta ondoren gehitu digu Charo Begué izanen dela ekainaren 4an bere azken liburua aurkezten.Edukiera ere zabaldu egin da liburutegian eta gaineratu digu ekainaren 15ean hasiko dela udako ordutegia (goizez). Marimar liburuzaina Irati irratian

Loizuko gizonaren inguruko hitzaldia eta ekimen berriak

Ostegunetan bi astetan behin ohikoa dugu Auzperriko liburutegira bisita egitea. Gaurkoan hala izan da eta hantxe topatu dugu Mari Mar Agos gure laguna. Lehendabizi Loizuko gizonaren inguruko hitzaldiaren arrakasta nabarmendu digu. Ondoren, ekimenak pixkanaka-pixkanaka egiten joango direla komentatu digu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Maria Moliner saria, sexu indarkeria eta oporraldia

Gaur Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Lehendabizi zoriondu behar izan dugu, beste behin ere Maria Moliner saria eskuratu baitu berak aurkeztutako proiektu batek. Ez hori bakarrik, aipatu digu sexu indarkeriaren aurkako eguna dela eta txoko berezi bat sortu duela liburutegian. Hurrengo bi asteetan liburutegia itxita egonen dela abisatuz amaitu dugu gaurkoa. Marimar liburuzaina Irati […]

Irakurle taldea eta erakusketa

Gaur Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaur irakurle taldearen inguruan elekatzen hasi gara eta aipatu digunez jada minimoa gainditu da eta ostegun honetan banatuko dira lehen liburuak. Bukatzeko aipatu digu despopulazioaren inguruko argazki erakusketa abendura arte luzatuko dela. Marimar liburuzaina Irati irratian

Euskarazko irakurle taldea Auzperriko liburutegian

Gaur ere Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaurkoan, irakurle talde bat sortzearen proiektuaz aritu zaigu. Euskarazko irakurle talde hori, Mikel Antza idazleak koordinatuko du eta hilean behin elkartuko da irakurgaiaz solasteko. Izena emateko liburutegitik pasa edo deitu besterik ez duzue egin behar. Marimar liburuzaina Irati irratian