Neguko ordutegia eta despopulazioaren inguruko erakusketa

Hilabete pasa da berarekin izan ginenetik. Gaur Urritzelkin harrapatu dugu eta lurrikaraz solasten hasi dugu, gertutik bizi baitute han. Gaur Mari Mar Agosek liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu. Neguko ordutegia duela komentatu du lehen eta despopulazioaren inguruko erakusketa badela gaineratu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Neguko ordutegia eta dinamika berriak

Bi astetan behin izan ohi gara berarekin eta gaurkoan hala izan da. Mari Mar Agos izan dugu gurean Auzperriko Liburutegiko berriak ekartzen. Gauza asko kontatu dizkigu horien artean astelehenean plazaratuko duen lehiaketa berri bat. 10 liburu azal emanen ditu eta parte-hartzaileek asmatu beharko dute zein liburu den. Asmatzaileen artean zozketatu eginen da saria. Marimar liburuzaina […]

Auzperriko liburutegia oporretara

Hala adierazi digu Mari Mar Agosek gaurkoan. Gaurtik hasita eta 28ra bitarte oporrak izanen dituela. Oporrak izatea ez du esna nahi lan egin gabe egongo denik, Maria Moliner sarirako prestatzen dabilen proiektua amaitzeko erabiliko baitu denbora. Irrikaz gaude proiektua ezagutzeko. Gehitu du epe honetan liburuak itzultzekoak zirenek mailegua luzatzen zaiela inolako zigorrik jaso gabe. Marimar […]

Biblioneta eta segurtasun neurriak

Pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dira zenbait zerbitzu. Horietariko bat Aurizberriko liburutegiak eskaintzen duen Biblioneta litzateke. Gaurkoan hasten zuen berriz ere bere jarduna eta pozik nabaritu dugu gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos. Ez du aukera galdu osasun krisia dela eta betebeharreko irizpideak azaltzeko. Marimar liburuzaina Irati irratian

Nafarroako liburutegien aplikazioa eta karneta online

Konfinamendua hasi genuenetik ez ginen Mari Mar Agos liburuzain maitearekin egoten. Gaurkoan, Nafarroako liburutegiek sortutako aplikazioaren berri ekarri digu. Ez hori bakarrik, liburutegietako karneta on-line egiteko aukera azaldu digu. Liburutegietako aplikazioa jeisteko: https://labur.eus/BNAetxean Txartela egiteko linka: https://labur.eus/bjkYTMarimar liburuzaina Irati irratian

Baziren behin 8 liburutegi ekimeneko bigarren edizioa martxan

Egun ez-ohikoa gurean egoteko, baina biharko eguna greba orokorra denez eta gaur arratsaldean ipuin-kontaketa bat antolatu duenez, erabaki dugu Mari Mar Agos liburuzain maitearekin egotea. Gaurkoan, “Baziren behin 8 liburutegi” egitasmoaren bigarren edizioaz aritu zaigu eta gaur izanen duten Kamila Zebraren kontakizunaz solastu da. Gehiago jakin nahi izanez gero, baduzue elkarrizketa entzutea:Marimar liburuzaina Irati irratian

Aztarnak eta Efilm

Aurtengo lehen kolaborazioa izan dugu gaurko egunaz Mari Mar Agos liburuzain maitearekin. Gaurkoan, bi gaien inguruan aritu gara, Auzperriko 750. urtemugaren harira ateratako Aztarnak liburuaz eta Kultur zerbitzuak eta liburutegi sareak duen Efilm.Emagacine zerbitzuetaz. Gehiago jakin nahi izanez gero, baduzue elkarrizketa entzutea:Marimar liburuzaina Irati irratian

Liburutegien nazioarteko egunean, Aurizberrin liburuen epelean

Liburutegian liburuak baino gehiago aurkituko dituzu: ametsak, istorioak, jakintza, papera… eta Marimarrek Liburutegien nazioarteko eguna nola ospatuko duten kontatu digu Irati irratian. – Zein da gure inguruan liburu gehien irakurtzen dituen herria?– Zenbat liburu banatzen ditu Aurizberriko liburutegiak?– Biblionetaren ibilbidea ezagutzen duzue?Marimar liburuzaina Irati irratian