Auzperriko liburutegiaren normaltasun berria
Jarraitzen dugu normaltasunera itzultzen eta horretara Aurizberriko liburutegiak ari zaigu egokitzen. Gaurkoan Mari Mar Agos izan dugu irizpide berriak azaltzen. Marimar liburuzaina Irati irratian
Jarraitzen dugu normaltasunera itzultzen eta horretara Aurizberriko liburutegiak ari zaigu egokitzen. Gaurkoan Mari Mar Agos izan dugu irizpide berriak azaltzen. Marimar liburuzaina Irati irratian
Pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dira zenbait zerbitzu. Horietariko bat Aurizberriko liburutegiak eskaintzen duen Biblioneta litzateke. Gaurkoan hasten zuen berriz ere bere jarduna eta pozik nabaritu dugu gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos. Ez du aukera galdu osasun krisia dela eta betebeharreko irizpideak azaltzeko. Marimar liburuzaina Irati irratian
Egoerak badoa martxa hartzen eta horren adibide Aurizberriko liburutegiak ateak ireki dituela. Honetaz solasteko Mari Mar Agos liburuzain maitearekin egon gara jakiteko zeintzuk diren liburutegia erabiltzeko jarraibideak. Marimar liburuzaina Irati irratian
Konfinamendua hasi genuenetik ez ginen Mari Mar Agos liburuzain maitearekin egoten. Gaurkoan, Nafarroako liburutegiek sortutako aplikazioaren berri ekarri digu. Ez hori bakarrik, liburutegietako karneta on-line egiteko aukera azaldu digu. Liburutegietako aplikazioa jeisteko: https://labur.eus/BNAetxean Txartela egiteko linka: https://labur.eus/bjkYTMarimar liburuzaina Irati irratian
Egun ez-ohikoa gurean egoteko, baina biharko eguna greba orokorra denez eta gaur arratsaldean ipuin-kontaketa bat antolatu duenez, erabaki dugu Mari Mar Agos liburuzain maitearekin egotea. Gaurkoan, “Baziren behin 8 liburutegi” egitasmoaren bigarren edizioaz aritu zaigu eta gaur izanen duten Kamila Zebraren kontakizunaz solastu da. Gehiago jakin nahi izanez gero, baduzue elkarrizketa entzutea:Marimar liburuzaina Irati irratian
Aurtengo lehen kolaborazioa izan dugu gaurko egunaz Mari Mar Agos liburuzain maitearekin. Gaurkoan, bi gaien inguruan aritu gara, Auzperriko 750. urtemugaren harira ateratako Aztarnak liburuaz eta Kultur zerbitzuak eta liburutegi sareak duen Efilm.Emagacine zerbitzuetaz. Gehiago jakin nahi izanez gero, baduzue elkarrizketa entzutea:Marimar liburuzaina Irati irratian
Liburutegian liburuak baino gehiago aurkituko dituzu: ametsak, istorioak, jakintza, papera… eta Marimarrek Liburutegien nazioarteko eguna nola ospatuko duten kontatu digu Irati irratian. – Zein da gure inguruan liburu gehien irakurtzen dituen herria?– Zenbat liburu banatzen ditu Aurizberriko liburutegiak?– Biblionetaren ibilbidea ezagutzen duzue?Marimar liburuzaina Irati irratian
Bi emakume ekintzaileren lekukotasunak bildu ditugu gaurko Egunon Auñamendi! irrati emankizunean. Aurizberriko liburuzain Marimarrek herriaren 750. urteurrena izan du hizpide bere tartean. Eta hamabostean behin gure artean egongo da aurrerantzean. Abaurregainako Naiarak laister jasoko du ingurugiro saria Madrilen, eta Hilarrien museoari buruz mintzatu zaigu Irati irratian. Bi elkarrizketak eskaintzen dizkizuegu. Aurizberri herriak 750 urte eta […]
Beste behin ere izan dugu Miren Nekane Anjana gurekin. Gaurkoan liburu berri baten aurkezpena aitzakitzat hartuta izan dugu gurean. Liburu hori “El viaje al mundo de los sentidos- Concimiento” dauka titulutzat. Berarekin luze eta zabal aritu gara honen inguruan solasean. Gogoratu gaur 19:00tan Auzperriko liburutegian Entzun edo jeitsi elkarrizketa.
Gaurkoan, Mari Mar Agos izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Saio honetan, liburutegiaren obrekin hasi gara. Ondoren gai hau alde batera utzita Auzperri sortu izanaren 750 urteurrenaren harira asteburu honetan dauden bi ekimenen inguruan solastu gara: Ostiraleko Ingurutxo tailerra eta Txirula eta piano kontzertua. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko