Aurten bueltan da Orreagako batailaren oroimen ekitaldia

Abuztuaren 15ean izan ohi da Orreagako guduaren urteurrena eta aurten bi urtez etenda egon ostean bueltan da ospakizun hau. Aurten, Luzaideko lurretan paratu nahiko luketen monumentua jarri nahi izan zen baina azken momentuko kontuak direla medio datorren urterako utziko da. Monumentua ostiral honetan Luzaiden aurkeztu eginen da eta guzti honetaz Orreaga Fundazioko kidea den Koldo […]

Egun on, Auñamendi! Aberri eguna eta Pirinioko Soinu Banda 17.atala

Saioa Aberri Egunaren ospakizunaren inguruko helarazi dizkiguten hainbat ohar plazaratu ditugu. Bestalde, Pirinioko Soinu Banda ekimenarekin jarraitu dugu , gaurkoan Hiriberriko H-koak K-rekin gidari izan ditugularik. Izenburua: Apirilaren 10eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Bolant eguna eta Almadiaren eguneko abisuak, Zalduako berria eta Pirinioko Soinu banda 4.atala

Gaurkoan Bolant eguna eta Almadiaren eguna bertan behera geratzen direla aipatu dugu. Ondoren, Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako sailaz aritu gara Interes Kulturaldun Ondaretzat hartzeko prozesua hasi baitu Nafar Gobernuko Kultur alorrak. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, Italia gertuagortik ezagutuz, gaurkoan Aribeko Hotela daramaten Fiorenzo eta Marisak izan baitira zerrenda egin dutenak.. Izenburua: […]

Egunon Auñamendi!
Zalduako indusketan aurkitutakoak Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aranzadi zientzia elkarteko Oihane Mendizabal Irati irratian aritu da Auritzen den Zaldua eremuan azken urteotan egindako indusketan aurkitutakoen berri ematen. Elkarrizketa interesgarria izan da, eta historia ezagutzeko pasarteak kontatu dizkigu. 2020ko udan Auritz eta Aurizberri arteko eremuan egingo den auzolandegira gonbidatu ditu Pirinioko herritarrak Oihane Mendizabalek. Oihane Mendizabal (Aranzadi) arkeologa Irati irratian

Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz Koldo Izagirre idazlearekin

Bertsoaren harria liburuan Euskal Herrian, plaza ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura aurkezten dizkigu Koldo Izagirrek. Aurreko astean hitzaldia eskaini zuen Iruñean, Bertso aroan. Aldamenean izan zituen Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Irati irratian Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz aritu da idazlea. Koldo Izagirre Irati irratian

Liburutegien nazioarteko egunean, Aurizberrin liburuen epelean

Liburutegian liburuak baino gehiago aurkituko dituzu: ametsak, istorioak, jakintza, papera… eta Marimarrek Liburutegien nazioarteko eguna nola ospatuko duten kontatu digu Irati irratian. – Zein da gure inguruan liburu gehien irakurtzen dituen herria?– Zenbat liburu banatzen ditu Aurizberriko liburutegiak?– Biblionetaren ibilbidea ezagutzen duzue?Marimar liburuzaina Irati irratian