Landa eremuaren garapen jasangarria ipar formakuntza ikastaroa abian jarri du Red Explora Navarrak

Red Explora Navarran kokatuak diren guneen garapen eta sustapen jasangarria bultzatzeko formakuntza saioak jarri dituzte martxan gure zonaldean. Formakuntza saioak Irunberrin izanen dira eta bi zatitan banatuko dira, bata teorikoagoa eta bigarrena praktikoa. Honen inguruan solasean Lursareako teknikaria den Maria Rodriguez Beperet izan dugu gaur gurean. Informazio gehiago eta izen ematea: Formakuntza saioaren web orrian […]

Aurre-pirinioetako emakumeen testigantzak eta ondare inmateriala jasotzeko errituala

Hori izanen da Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuk eta Ruth Iturbide Rodrigok aurrera eramanen duten Ritual 2023 proiektua. Bertako emakumeen testigantzak eta ondare ez materiala jaso nahi dute eta horrekin ikerlan bat egin. Hori ardatz izanik, pertsonak trebatu nahi dituzte ondare hori jaso eta gorde dezaten artearen laguntzarekin, ilustrazio, argazki edota bideo bidez eta horretarako […]