Ritual proiektuari amaiera festa eskainiko diote larunbatean Zanduetan

Lan itzela egin dute aurre-pirinioko emakumeekin Ruth Iturbide Rodrigok eta baita Kati Leatxe Aristuk ere. Euren bizipenak jaso eta baita tailerren bitartez bizipen horiei irudia nola eman landu ere. Informazio guzti hori proiektuaren webgunean (www.karekinkultura.com) izanen da eskuragarri. Proiektu honek amaiera ezinhobea izanen du Ritual jaialdiarekin, zeina larunbata honetan izanen den Zanduetan. Hau aitzakitzat hartuta […]

Artozkiko herritarren Itoitzekiko mina agerian uzten duen gradu amaierako lana aurkeztu du Inge Diez Elizaldek

Antropologia ikasketak amaitzeko Grala aurkezterako garaian otu zitzaion artozkiar honi Itoitzek Artozki herria urpean hartu izanagatik sortutako ondorioak lantzea ikerketa lan baten bidez. Artozkiko herritarrekin jarri zen harremanetan Inge Diez Elizalde horretarako eta bertan ikusi ahal izan zuen 20 urte eta gero herritik bota izanagatik beraiengan mina jarraitzen zela. Berak 3 urte zituen Artozki eraitsi […]

Azoka bira antolatu dute Bortuetako ekoizle eta artisauek agorrila honetan

Garai batean ohikoak ziren gure herrietan bertako ekoizle eta artisauek elikatzen zituzten azokak. Pixkanaka-pixkanaka ohitura hori galtzen joan da baina agorrila honetan honi buelta ematearren Bortuetako Ekoizle eta Artisauek azoka bira bat antolatu dute, Iratialdea eta Irati Orreaga elkarteek lagunduta. Honen inguruan solastu gara bertako ekoizlea den Aitor Zazperekin.   Aitor Zazpe Irati Irratian:  

Maitasunartzean jaialdia, natura eta artea batuko duen ekimena izanen da Lakaben

Duela 4 urte izan zen lehendabiziko Maitasunartzean eta ezkeroztik artea eta natura batzen jarraitzen dituzte Lakaben. 3 egunetako egitaraua prest dute baita bertaratuko direnendako tokia ere. Jaialdi honetan parte hartzeko Lakabe webgunean  duzue aukera uztailaren 20a azken eguna izanik. Hau guztiaz solastu gara antolaketan dabilen Nagorerekin.              Lakabeko Nagore Irati […]

Landa eremuaren garapen jasangarria ipar formakuntza ikastaroa abian jarri du Red Explora Navarrak

Red Explora Navarran kokatuak diren guneen garapen eta sustapen jasangarria bultzatzeko formakuntza saioak jarri dituzte martxan gure zonaldean. Formakuntza saioak Irunberrin izanen dira eta bi zatitan banatuko dira, bata teorikoagoa eta bigarrena praktikoa. Honen inguruan solasean Lursareako teknikaria den Maria Rodriguez Beperet izan dugu gaur gurean. Informazio gehiago eta izen ematea: Formakuntza saioaren web orrian […]

Aurre-pirinioetako emakumeen testigantzak eta ondare inmateriala jasotzeko errituala

Hori izanen da Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuk eta Ruth Iturbide Rodrigok aurrera eramanen duten Ritual 2023 proiektua. Bertako emakumeen testigantzak eta ondare ez materiala jaso nahi dute eta horrekin ikerlan bat egin. Hori ardatz izanik, pertsonak trebatu nahi dituzte ondare hori jaso eta gorde dezaten artearen laguntzarekin, ilustrazio, argazki edota bideo bidez eta horretarako […]