Zubi bat sukaldera!

Hauxe da Errigora egitasmoaren lelo berria.Horregatik gaur Izaskun Zabaltza izan dugu, Errigoraren kanpaina berria azaltzen. Ederki asko azaldu digu zer eta nola bideratu behar ditugun eskariak, orain zuen txanda da. Web orrialdea: Errigora-Zubigintza Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Katalunia eta emakumea

Gaurko egunean lortu dugu Karlos Bueno Patorekin izatea. Saioan sartuta lehenik eta behin Kataluniara jarri gara begira eta bertan analizatu egin dugu Carles Puigdemont eta Anna Gabrielen egoerak. Tarte bat utzita emakumearen inguruan gure aletxoa jartzeko Eduardo Galeanoren hainbat bertso eta olerki bota dizkigu, honekin datorren osteguneko greba deialdira emakumeak animatuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Irati edo Domingo Elizondoren ametsa

Honela laburtu genezake gure hurrengo gonbidatuaren hitzak. Victor Manuel Egia neumologo erretiratua eta kultura eta ondarearen ikertzaile sutsua. Berak Iratiko inguruetan egondako industrializazioa ikertu ondoren gaur arratsaldean hitzaldia ematera dator Agoitzera. Gaurkoan trenbideaz aritu gara eta infraestruktura horrek eduki zuen garrantziaz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]