Fake news eta Turismoa

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu. Aste honetan The Sun egunkarian agertutako gezurrezko berri bat oinarri, mota hauetako berrien inguruan jardun dugu. Berak aipatu duenez orokorrean Turismoan dabiltzan maioristek bultzatzen dituzte horrelako berriak turistak beraiek hobeto datozkien lekuetara bideratzeko. Gehitu digu ez dela gaur egungo kontua, hemen aspaldi jasan izan ditugula “infoxikazio” kanpainak. Hurrengoan, zein […]

Osasuna eta gorputza II

Gaurkoan aurreko saioa jarraiki Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Goprutza eta osasunaren zainketari garrantzia emanez hainbat gomendio eman dizkigu: ariketa fisikoa egitea, medikamentuen erabilera neurtzea, fruten kontsumoa, arnasketan hobetzea, etxetresnen erabilera neurtzea eta Tisanak baloratzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Ari ta Orratz, iragana eta oraina josiz

Hori da Marabidiak taldeko kideak egin nahi dutena. Gaur, Aezkoa Ari ta Orratz proiektua aurkeztera etorri zaizkigu, Blanca Carballo, Eli Burusko eta Maite Antxo. Adierazi digutenez aintzinako janzkeraren berreskurapena egin nahi dute eta hortarako jendearen laguntza ezinbestekoa dela argudiatu digute. Proiektua aurkezteko hainbat lan saio prestatu dituzte: Maiatzak 18 ostirala – Abaurregaina-18:30 – Abaurrepea- 20:00 […]

Hiriberri xeietan segi

Halaxe dabiltza Hiriberriko lagunak. Gaur, bere xeien jardunean etenaldi bat eginda, Nerea Reka izan dugu Hiriberriko Xeien errepasoa eginez. Giro goxoan hasi dituztela jaiak komentatu digu gure gonbidatuak. Asteburuan zehar beso zabalik hartuko gaituztela ere nabarmendu du, beraz ez dago aitzakirik. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Laurentxiren XIII jardunaldiak

Gaurko saioan, beste askotan bezalaxe, Olondritz aldera jo dugu gure hurrengo gonbidatuarekin egoteko, Leire Remiro zeinekin errepasatu egin dugun igande honetan Erron topatuko ditugunak. Ez hori bakarrik kurtso osoko begirada bat egin dugu eta datorren kurtsorako hainbat nahi azaldu ere. Ez itzazue jardunaldiak galdu! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Pagina 2 eta Foroa

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Behorrekin zegoela harrapatu dugu eta handikan hartatu gaitu. Lehenik eta behin aurreko hilabetearen errepasoa egin dugu ikastaro batean izan baitzen. Bestetik ere Pagina 2 programan agertu zenekoaz hitz egiten egon gara. Bukatzeko datorren astean asteartetik aurrera liburutegia itxita izanen dela komentatu digu Jaenera bait doa Landa eremuko liburutegien […]

Iraultzera datorren proiektua

Ez da soilik proiektuak jasango duen lur eremua irauliko, beste hainbat ikuspegi zein molde ere iraultzera datorren proiektua dugu Agotzenea.Gaurkoan Ander Magallon proiektuaren promotorearekin egon gara. ederki asko azaldu digu zertan datza Bioeraikuntza eta baita zertarako erabiliko duten Nafar Lansarerekin elkarlanean abian jarritako ikastarotik eraikiko den espazio hori. Esperantzaz so egiten diote etorkizunari Anderrek aipatu […]

Familientzako heziketa afektibo-sexuala tailerra

Gaurkoan Leire Barberena tailer berri baten eskaintzarekin etorri zaigu. Askotan tabutzat dugun gaia da sexualitatea eta horrekin apurtzeko doako formakuntza saio bat prestatu dute nerabeen gurasoei zuzendua. Gai garrantzitsua da bere aburuz eta inolako lotsarik gabe nerabeekin landu beharrezkoa dela deritzo. Hortarako baliabideak emateko sortu da tailer hau, beraz egoera horretan bazaude anima zaitez! Deialdia: […]

Argazkilaritzan trebatzen

Hala ibiliko dira Karekin kulturak ateratako tailerrean parte hartuko duten 9 ohoredunek. Horregatik, izan dugu Kati Leatxe gaurko saioan. Berak komentatu digu nondik sortu zen ideia eta tailerra emango duen Jaime Urtasunen inguruko hainbat zertzelada ere eman dizkigu. Aurreratu digu ere argazkilari afizionatuen talde bat eratzen ari dela. Ziur gaude milaka istorio kontatuko dituzten argazkiak […]