Hawking, aste santua eta aurrekontua

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Atzo Stephen Hawking utzi gintuenez txoko berezi bat prestatu duela kosmosaren inguruko liburu eta lanekin. Baita ere aipatu digu aste santuan hainbat filme jarriko direla liburutegiko sabaian eta bukatzeko komentatu duenez iada onartua duela liburu berrietan diru bat gastatzeko partida, eta diru hori gastatzeko erabiltzaileen proposamenak jasoko dituela. […]

Guda zibila eta Gaztelaren menpetzea

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historiaren pasarte berri bat ekarri digu, urte luzez iraun zuen bi etxeen arteko guda, Agramondarrak eta Beaumondarrak.Nahiz eta nobleen arteko guda bat izan bere eragin zuzena eduki zuen erresumako historian. Argi erakutsi digu zein izan zen garaiko egoera eta […]

Zubi bat sukaldera!

Hauxe da Errigora egitasmoaren lelo berria.Horregatik gaur Izaskun Zabaltza izan dugu, Errigoraren kanpaina berria azaltzen. Ederki asko azaldu digu zer eta nola bideratu behar ditugun eskariak, orain zuen txanda da. Web orrialdea: Errigora-Zubigintza Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Katalunia eta emakumea

Gaurko egunean lortu dugu Karlos Bueno Patorekin izatea. Saioan sartuta lehenik eta behin Kataluniara jarri gara begira eta bertan analizatu egin dugu Carles Puigdemont eta Anna Gabrielen egoerak. Tarte bat utzita emakumearen inguruan gure aletxoa jartzeko Eduardo Galeanoren hainbat bertso eta olerki bota dizkigu, honekin datorren osteguneko greba deialdira emakumeak animatuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]