Indarkeriaren biktimak artatzeko taldeen estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu da

Nafarroako Gobernuaren mendeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeek beraien estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu dute, genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko beste bi talde aste honetan abian jarri ondoren. Azken horiek Iruñerriko, Nafarroa iparraldeko eta Tafallako Gizarte Zerbitzuetako barrutiei arreta emango diete, eta Lizarran nahiz Tuteran lehendik dauden barrutiei gehituko zaizkie, 2010etik eta 2012tik funtzionamenduan […]

Korrika denda prest Euskaltegian

Garraldako Euskaltegiak badu aurtengo korrikako arropa prest; beraz,opari berezi bat egin eta bide batez euskara sustatu nahi badugu, hurbildu erostera. Bertan, korrika laguntzailea ere egin dezakezu. Korrikak behar gaitu guk euskara behar dugun moduan!!. Ordutegia 9:30etatik 12tara goizetan eta arratsaldetan 18etatik 20:30etara, arratsaldeak bakarrik datorren asteko astearte eta asteazkenean.

Korrika 20aren kanta aurkeztu da

Atzo goizean aurkeztu ziguten edizio honetako kanta.Zirko giroan dator Korrikaren 20. edizioko kantua eta bideoklipa. Uxue Alberdiren hitzak ditu eta musika eta moldaketak Xabier Zabaleranak dira. Euren ahotsarekin parte hartu dute Izarok, Oihana Fernandezek, Jurgi Ekizak, Miren Narbaizak eta Pettik. Jarauta 69 txarangarenak dira metalak eta Oreka TX-k ere parte hartu du. Abestiaren grabazioa, nahasketa […]

Herri Txiki Infernu Handi, Erroibar ikusiena

Igandeko ‘Herri Txiki, Infernu Handi’ denboraldiko atalik ikusiena izan zen. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Nafarroako Erroibarrera etorri ziren, bertako bizilagunen eskutik 11 kontzejuz osatutako udalerria ezagutzeko asmoarekin. Saioak %5,2ko audientzia zatia lortu zuen eta euskaldunen artean %12,3ra iritsi zen. Audientzia metatuari dagokionez, 142.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. Saioa berriro […]