Aribeko Hotela izan da ‘Ecolabel’ europar zigilua lortu duen Nafarroako lehenengo turismo establezimendua

  Iazko azarotik Europako Ecolabel zigilua du Aribeko Hotelak. Nafarroan zigilua lortzen lehenengo establezimendu turistikoa izan da. Ingurumenean eragin urria duten produktu eta zerbitzuei ematen zaien ziurtagiri ekologikoa da Ecolabel, eta Nafarroako Ingurumen Departamentuak eman dio Aribeko Hotelari.   Ziurtagiri honen bitartez, Aribeko Hotelak ziurtatzen du energia berriztagarriak erabiltzen dituela establezimenduan, ura eta energia aurrezten […]

Zilbetiko ‘Gernika’n azaldutako margoketekin zerikusik ez duela argitu du Magna enpresak

Zilbetiko pagadian Picassoren Gernika irudiari duela hiru aste egindako erasoa salatu dute Magnako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak. Gertakariariarekin zer ikusirik ez dutela argitu dute. Oharraren arabera margoketak “probokazio eta suntsipen ekintzak dira, gure esentziarekin eta bailarako naturarekin eta bizilagunekin dugun harremanararekin kontrakoak”.   “Intolerante” zenbaitek egindako ekintza dela dio enpresak eta langileriak, “kultura, historia eta […]

Agoizko higiezin bat enkantean jarri du Nafarroako Gobernuak

Ekainaren 13an amaituko da enkanean higiezina erosi ahal izateko eskaera egiteko. Erabilerarik ez duten hamar higiezin atera ditu enkantean Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Allon, Agoitzen, Iturenen, Los Arcosen, Noainen, Zangotzan eta Urrotzen. Iruñean eginen da enkantea, ekainaren 28an. Agoizko industria guneko D kalean dagoen industria-nabe bat da enkantera atera dutena. 2014. urtetik eraikinak ez du erabilerarik […]

Agoizko udalak ez du Mikel Zabalzaren murala ezabatuko

Astelehenean Unai Lako Agoizko alkatea elkarrizketatuko dugu Egun on, Auñamendi! saioan goizeko 11:45ean. Gaur, Iruñean egindako prentsaurrekoan, murala ezabatzeko “elementurik ez dagoela” argudiatu du alkateak. Albaren dimisioa eskatu du, eta Nafarroako Gobernuari galdegin dio Espainiako Gobernuari kasurik ez egitea. “Benetan larria da mural hau terrorismoaren gorazarretzat jotzea”, esan du. Apirilaren 28an jaso zuen Espainiako Gobernuak […]