Aire Ahizpak, Orbaizetan

Aezkoako Egunaren atarian, Aire Ahizpak hirukotea izanen da Orbaizetan, larunbatean, 19:30ean. Xalbadoren bilobak eta Mixel Aire bertsolariaren alabak dira; eta kantua bihotzean daramate. Hamaika plaza zapaldu dituzte, eta 22 urteren ondoren Bidexka izeneko diska kaleratu zuten iaz. Hirukotearen ibilbideaz, kantuaz eta diskoaz mintzatu zaigu Paxkalin Aire: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen […]

Langabeziak behera egin du abuztuan

Agoizko enplegu bulegoan bildutako datuen arabera, langabeziak beherazko joeran jarraitzen du. Abuztuan 757 pertsona zeuden erregistratuta, uztailean baino 35 gutxiago. Iazko datuekin alderatuta, abuztutik abuztura 115 langabe gutxiago daude. Emakumeei dagokienez, abuztuan 421 zeuden erregistratuta. Uztailean, berriz, 30 gehiago (451); eta iaz, 61 gehiago (481). Gizonezkoen kasuan ere behera egin du. Iaz, 390 zeuden erregistratuta. […]

Esne sektorean krisia

Egoera zailean dira esne ekoizleak. Kuoten desagerpenarekin oso prezio baxua du esne litroak; ekoizpen kostua, berriz, betikoa da. Altuagoa. Neurriak behar direla esan digu gaur UAGN sindikatuko presidente Felix Beriainek. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Uztailean ere, egoera “latza” dela salatu zuen gurean Nafarroako EHNEko Fermin Irigarai presidente auriztarrak. […]

Zer esan nahi du ‘kutre’ hitzak erroibarreraz?

Erroibarko, Esteribarreko eta Artzibarreko euskalkiak gehiago ezagutu ditugu gaurkoan. Euskarabidearen web orrialdean hiztegiak online kontsultatzeko aukera jarri berri dute, eta hori aitzaki gisa hartuta, Orreaga Ibarra Murillo (Mezkiritz, Erroibar, 1960) hizkuntzalariarekin solasaldi oso atsegina izan dugu. Hark haurtzaroan entzundakoak ere kontatu dizkigu: “Me he caído, me he muturkiau y me he picado con las atxunes“. […]

Javi-Luismi eta Iñaki-Xabi bikoteak lehiatuko dira Garaioako pala goma txapelketako finalean

Bostgarren aldiz pala goma txapelketa egin dute Garaioan. Udan egin dituzte partiduak, eta asteburu honetan finalak jokatuko dira Herri Aldea pilotalekuan. Laugarren urtez, gainera, frontenis txikiko txapelketa ere egin dute. Pala gomari dagokionez, Javi-Diego eta Alberto-Arturo bikoteen artean izango dira hirugarren eta laugarren postuak. Finalean, berriz, Javi-Luismi eta Iñaki-Xabi bikoteak lehiatuko dira. Eguna borobiltzeko, ardoaren […]

Martxan dira liburutegiak

Uda amaituta, egunerokora itzultzeko garaia iritsi zaie eskualdeko liburutegiei. Neguko ordutegiarekin hasiko dira aurki Agoizko zein Aurizberriko liburutegiak. Agoitzen, esaterako, irailaren 14ean aldatuko dute ordutegia, eta 15:00etatik 21:00etara izango dute gunea zabalik. Aurizberriko liburutegiak, berriz, oporraldi labur baten ondoren gaur ireki ditu ateak berriro. Oraingoz, udako egutegiarekin jarraituko dute, baina hilaren 14tik aurrera ere arratsaldez […]

Juan Bautista eta Ricardo Zabalza omenduko dituzte Artzai Egunean

Uharte Arakinen omenaldia egingo zaie Juan Bautista Indart luzaidarrari eta Ricardo Zabalza orbaiztarrari. Igandean eginen den Artzai Egunean omenduko ditu antolakuntzak, hainbat urtez lehiaketan parte hartu izanagatik. Arratsaldeko bostetan, Geinberako barrutian izanen da. Haiekin batera, Josetxo Billabona Olano Leitzarra ere omenduko dute. Jakinarazi dutenez, artzantzako pertsona guziak eta artzantza eta bere mundua maite dutenak omendu […]

Sormenezko tailerrak antolatu ditu Karekin Kulturak urritik apirilera

Ikasturtea hastear da, eta tailerren inguruko eskaintza ezagutzen hasiak gara. Karekin Kultura enpresak sormenezko zenbait tailer antolatu ditu urritik apirilera bitarte. Hamabostean behin izango dira, baina den dena antolatzailearen ahotik entzuteko honatxe Kati Leatxeri egindako elkarrizketa: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Agoizko gazteria aktibatzeko zita, ostiral eta larunbatean

Agoizko gazteria aktibatu, egoeraren inguruan eztabaidatu eta alternatibak eraiki nahi ditu Agoizko Gazte Asanbladak. Azkenaldian beherakada izan du taldeak, eta egoerari buelta emateko gazte guztien parte hartzea nahi dute. Gazte topaketak antolatu dituzte, horretarako; ostiralean eta larunbatean. Gurean izan dugu gazte asanbladako Saioa xehetasun guztiekin: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa […]