Katalunia eta emakumea

Gaurko egunean lortu dugu Karlos Bueno Patorekin izatea. Saioan sartuta lehenik eta behin Kataluniara jarri gara begira eta bertan analizatu egin dugu Carles Puigdemont eta Anna Gabrielen egoerak. Tarte bat utzita emakumearen inguruan gure aletxoa jartzeko Eduardo Galeanoren hainbat bertso eta olerki bota dizkigu, honekin datorren osteguneko greba deialdira emakumeak animatuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Irati edo Domingo Elizondoren ametsa

Honela laburtu genezake gure hurrengo gonbidatuaren hitzak. Victor Manuel Egia neumologo erretiratua eta kultura eta ondarearen ikertzaile sutsua. Berak Iratiko inguruetan egondako industrializazioa ikertu ondoren gaur arratsaldean hitzaldia ematera dator Agoitzera. Gaurkoan trenbideaz aritu gara eta infraestruktura horrek eduki zuen garrantziaz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Turismo gastronomikoa

Gaurko saioan Angel Mari Loperena izan dugu turismo gastronomikoaren inguruan elekatzen. Probestuta Baluarten dagoen kongresua aritu gara gai honetaz. Argi esan digu, turismoaren zati garrantzitsua dela gastronomia, gastronomia on bat edukitzeak bisitariak erakartzeko modua izan litekeela. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Elikadura eta elikagaiak

Gaurko saioan,Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Elikadura hizpide hartuta lehenik elikagaietan zertan fijatu behar garen gomendatu digu. Ondoren elikadura orekatu bat eramateko egin beharrekoa ere azaldu digu. Oso interesgarria ere bergogoratzea nola izan behar duen hozkailuaren antolaketa. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko