Longida ibarreko historia arakatzen

Horrela ibili da lantalde haundi bat liburu eta DVDa ateratzeko.Hori aipatu digu Fermintxo Txibitek Longida ibarreko zinegotzia. Hainbat iturri arakatu dituzte baina aitortu digu lan honen iturri nagusia Longida ibarreko bizilagunak izan direla. Lan bikaina eta osotua, mota guztietako gaiak jorratzen dituena, erabat gomendagarria. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Oiloek badute zer kontatu

Hori aipatu digu gure hurrengo gonbidatua, Mar del Rey “Las Gallinas de Maitina” liburuaren egilea. Berarekin batera liburuaren nondik norakoak azaldu ditugu eta ederki asko azaldu digu errealitatea eta liburua retro-elikatu egiten direla. Gaur 19:00 Agoitzeko liburutegian ezagutuko ditugu Maitinaren oiloak. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Haurtzaroa eta alkoholik gabeko eguna

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Haurren eskubideen nazioarteko eguna dela eta haurren eskubide eta zainketaren inguruan aritu gara.Baita ere, duela gutxi, alkoholik gabeko eguna ospatu zen eta honen karietara alkoholaren inguruko hainbat datu eman dizkigu Jose Ignaciok. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Presoen aldeko lana birpentsatzen egungo fase politikoan

Horrela dabiltza Agoitzen Iñaki Itoiz Ernaiko kidea azaldu digunez. Herrira erakundearen aurkako operaziotik hona gabezi bat topatu dute presoen aldeko lanean eta horri erantzuna emate bidean ostiral honetan hitzaldia antolatu dute, arratsaldeko 19:00tan Aurelio Leon aretoan. Bertan ikusiko da nola egingo zaion aurre egungo egoerari Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Paleta goman maistrak!

Hori aipatu digu gure hurrengo gonbidatuak. Manex Pedroarena Auñamendi pilota eskolako entrenatzailea, zein hori adierazi digu, berak entrenatutako Xelei,Katixa,Lidia Sandra ,Irati eta Maiderrek larunbat honetan lortu baitzuten Nafarroako finaletan irabaztea. Pilotaren harrobiaz ere hausnartzeko parada eduki dugu eta aitortu digu gure bailaretan sasoiko dugula hainbat tresna darabilten pilota jokoak. Irati irratitik zorionak txapeldunei! Klikatu hemen […]

Erraiak azalera!

Helburu horrekin dator Euskal Herriko Bilgune Feminista.Bertako kidea den Amaia Zufiarekin aritu gara sexu indarkeriaren aurka zer egin daitekeen eztabaidatuz. Amaiak onartu du mugimendu feministaren poderioz hainbat aurrerapauso izan direla, baina zintzoki aitortu ere badirela hainbat kontu hobetzeko, batez ere prebentzio bidean. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Orondritzen indarkeria matxistari ezezko ozena

Hori egin nahi dutela aipatu digu gure hurrengo gonbidatuak. Leire Remiro Laurentxi elkarteko kidea zein probestuta azaroaren 25a sexu indarkeriaren aurkako eguna dela hainbat ekimen antolatu dituen elkartea den. Proiekzioa 18:00etan izanen dute Madame Brouette filma ikusteko eta ondoren 20:00tan kontzentrazioa burutuko dute eraso sexistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko. Deialdia: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Inolako tokia ez duten biktimei haien lekua eman nahi izan diet

Hori gaineratu digu gure hurrengo gonbidatuak. Joseba Zabalza argazkilaria eta “Gogoan hartzeko izenak” liburuaren egilea dugu. Larunbat honetan Mikel Zabalzaren omenaldiaren baitako programazioan bere lana aurkeztuko digu. Lan handia suposatu diola onartu digu eta zama emozional handikoa izan dela ere bai, baina berak argi zeukan bere aletxoa non jarri. Liburuaren aurkezpena larunbat honetan eginen du […]