Migrazio politikak salatzeko goaz Melillara

Gaur Bea Beorlegi-ek hala esan digu. Bea Mugak Zabalduz Karabanako kidea dugu eta berak azaldu digu zer nolako helburuak egozten dizkioten aurtengo karabanari. Beak ere ibilbidea eta laguntza emateko aukerak zein diren ere azaldu dizkigu. Baita ere animatu gaitu errefuxiatuen aldeko lana tokian toki egitera hori baita gertuen egin dezakegun ahalegina. Informazio gehiago: Mugak Zabalduz […]

Gentrifikazioa

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, Gentrifikazioaren inguruan elekatu gara. Angel Marik ederki azaldu digu zer den eta berebiziko garrantzia duela holako fenomenoa kontrolatzea bestela gure herriak suntsitu ditzazke eta. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu!

Kontzientziazioa da arazoa

Gaur Alfonso Juarez-ek hala esan digu. Alfonso KEA MTB txirrindula zaleen taldekoa dugu eta bertako kide batek aurreko asteburuan Erron txintxetak jarri zituztela argudiatuta salaketa publikoa egin zuten. Hori probestuta hainbat gai jorratu ditugu, batez ere txirrindularien egoera ateratzen direnean izan dugu eztabaidagai eta berak azaldu digu denak kontzientziatuta egonda eta errespetuz jokatuz ekidin litezkeela […]

Abaurregainan festa lehertzear

Gaur Oihane Ordoñez Abaurregainako jai batzordeko kidearekin egon gara, aste bukaera honetan hasten bait dira Abaurregainako Sanpedroak. Oihanek ederki azaldu digu zer topatuko dugun bertako jaietan eta aitortu digu berarentzat bereziena dela gazteek ortziralean egiten duten kalejira merendua izanen dela. Giro goxoa topatuko dugula zin egin digu eta bertaratzeko animatu ere, beraz ez zaitezte etxean […]

Berdinen arteko istorioak

Gaur Patxi Irurzun izan dugu gurean “De igual a igual” liburuaren egilea, gaur arratsaldean liburua aurkezten bait du Agoitzeko Kultur Etxean. Patxik ederki asko azaldu digu zertan datza liburua eta baita non kokatzen den Paris 365 gizarte jantokian alegia. 8 istorio dira, jatorri ezberdinekoak baina aurrera jotzeko hausnarketa eginarazten dizutenak. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Agoitzeko Akelarrea

Gaurkoan Idoia Zabaltza izan dugu gurean kasu honetan Angiluerreka elkartetik, gaur Akelarrea antolatu bait dute beste talde batzuekin batera Agoitzeko merkatuko plazan. Berak adierazi digunez 10 bat sorgin eta Aker batek antzeztu eginen dute eta laburra izanen da baina bere xarma izanen du. Baita ere gogora ekarri digu bihar elkartean izanen den Maialen Kantaren kontzertua. […]

EHBildu 2 urteko errepasoa eta aurrera begira

Gaurkoan Joseba Martinez Erroibarko EHBilduko eleduna izan dugu gaur deituriko asanbladaren inguruan elekatzen. Josebak aipatu digu bi urte hauetako balantzea konpartitu nahi dutela eta hemendik aurrerako erronkak ezarri. Gauza anitz egin direla aitortu digu baina baita ere lan dexente egiteko dagoela. Gogoratu asanblada gaur 18:00 Auzperriko Plazan Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]