Koldo Artola, Erroibarko euskararen inguruan

Euskal linguistikari buruzko Fontes Lingua Vasconum. Studia et Documenta aldizkariak 21. liburukia argitaratu du berriki, eta bertan Koldo Artolaren honako lana jasotzen da: “Erroibarko aldaeraren inguruan. Hego Erroibarko azpialdaera. Lehen erdia” Une ederra iruditu zaigu hau, Koldo Artola deitu eta Erroibarko aldaera ezagutzeko. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Hipotekek kaltetutakoen plataforma laguntzeko gosari eta merenduetarako janari bilketa eginen da larunbatean

Auritzeko Gazteriak eta Elkarri Laguntza taldeek janari bilketa antolatu dute beste urte batez. Aurten PAH Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak dituen beharrak direla eta, gosari eta merenduetarako jana besterik ez da bilduko. 16 urtetik beherako 147 haur dira kaltetutakoak. Maider Otegirekin izan gara gaur Egun on, Auñamendi! saioan, eta informazio guztia eman digu: [Audio clip: view full […]

Aezkoa, Zaraitzu, Garazi eta Xiberuak SASC IRATI aurkeztuko dute bihar

Proiektuan parte hartzen dute, lehen aldiz eta elkarrekin, Iratiko lur-eremuen jabeak diren lau ibarrek. Europako POCTEFA programaren bidez finantzatu da, 2.273.107€ko aurrekontua du, eta horietatik 477.520 € Europako FEDER fondoak jarriko ditu. Bihar, Garaziko Txaletan, SASC IRATI proiektuaren aurkezpen ekitaldi ofiziala eginen da. Mugaz gaindiko lankidetza proiektuan Iratiko 4 ibarrek parte hartzen dute: Aezkoa eta […]

Zein da Kolonbiako egoera?

Alexandra Bermúdez Osorio errefuxiatu politiko kolonbiarraren bisita izan dugu irratian. Duela urtebete haren herrialdetik ihes egin behar izan zuen, haren familiak jasaten zuen errepresioa dela eta. Congreso de los Pueblos mugimenduko ordezkaria eta giza eskubideen defendatzailea da, eta Kolonbian bizi den egoeraz izan gara berarekin solasean. Elkarrizketa, gazteleraz. [Audio clip: view full post to listen] […]

Sorgin-ehiza: emakumearen dokrinamendua

XVI mendean Pirinioetan gertaturiko sorgin-ehizaren inguruko hitzaldia eskainiko du Amaia Nausia historialariak ostiralean, Hiriberrin. Aezkoako Eguneko lehenengo ekitaldia izanen da. Hitzaldian sorginkeriaren inguruan dauden mitoak apurtuko ditu Nausiak. Irratira gonbidatu dugu gaurkoan: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Sorgin ehizaren historian ezaguna da 1525ko data. Ordura arte izandako exekuzio handienetako […]

Aezkoako Egunerako film laburren lehiaketa antolatu du Euskara Batzordeak

Aezkoako Egunari begira film laburren lehiaketa antolatu du beste urte batez Aezkoako Euskara Batzordeak. Aurten, gainera, sare sozialetara urbildu dute egitasmoa. Filmak Instagram aplikazioaren bitartez partekatu beharko dituzte partehartzaileek #Aezkoakoeguna traola erabilita. Aezkoako Euskara Teknikari Idoia Zabalzak parte hartzeko deia luzatu du irratian: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko