Aste amaierako euriak, Mexikoko urakana eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Ez hori bakarrik, Mexikoko kostaldean izandako bapateko urakanaz ere solastu gara, zeina 24 ordutan sortu eta lortu zuen eskalan maila gorenera heltzea. Ondoren, aste hasierako eguraldi iragarpena ekarri digu.      David de Andres Irati irratian

Udazken fronteen datuak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Urriaren erdialdetik Atlantikotik fronteak sartu eta sartu dabiltza eta datu esanguratsuak utzi dizkigu horrek David de Andresek eginiko errepasoan entzun izan dugun bezala. Horren ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 24): Ostarteak zabalduko dira eta tenperaturak mantendu eginen dira. Hego mendabaldeko haizea izanen da nagusi eta aukera gutxi dauden arren baliteke arratsaldean euria […]

GALUZERRITA TXOKOA: Eskolako berriak, urtebetetzeak, menua, kuriositateak, Itziar Mitxelena Irakasleari elkarrizketa ,musika alorreko berriak eta asmakizuna

Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte: Izargik eskolako berriak, menua eta urtebetetzeak ekarri dizkigu. Honen ondotik, Afrika hartu du hitza Euskara eta Latineraren inguruko zenbait kuriositate kontatu dizkigu. Ondoren, Oihan eta Amaiurrek estuki hartu dute euren galderekin Itziar Mitxelena irakaslea. Honen ostean, Afrika itzuli […]

Komunikazioa eta Landa eremua ardatz duten jardunaldiak antolatu dituzte Irati irratiak eta Mendixutek urriaren 27 eta 28an Auritzen

Hilabete batzuk dira Irati irratiak eta Mendixut aldizkariak elkarlanean dabiltzala komunikazioa eta landa eremua ardatz dituen jardunaldi batzuk antolatzen. Komunikazioak gure eremuan izan ditzazkeen aukerak, proiektu desberdinen ezagutza, Pirinioaren ahalduntze komunikatiboa eta bertako edo tokiko hedabideen garrantzia nabrmendu nahi dituzten jardunaldiak ditugu. Gaurkoan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin errepasatu ditugu jardunaldi hauek, zeina posible izan dira […]

Eguraldi aldaketa, hitzaldia eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.Asteazkena(Urriak 18): Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? ETB Euskal Herriko periferiatik oso urrun

Gaurkoan bere kolaborazioarekin etorri zaigu Ainhoa Elizalde Ojer Iritzi-miritzi Pirinioetan ze bizi? atalaren barnean. Mintzaldi honetan ETBk ekoitztitako Piztu Telebista saioarekin izandako ika-mika ekarri digu, antza Bortuak Donostitik urrun gaudela, hori izan baita artikulu berri honen oinarria.   Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

UDAzkenaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Uda giroa duen udazken hasiera honi errepasoa eman dio David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Asteburu osoan zehar ez da aldaketarik somatuko. Tenperaturak berdin jarraituko dute igandera bitarte, giro eguzkitsua nagusi hodei dekoratibo batzuk kenduta. Oro har, uda giroa nabaria izanen da. Haizeari dagokionean ostirala eta larunbata goizean aldakor ibiliko […]

Galuzerrita txokoa: Garraldako eskolako berriak, musika, urtebetetzeak, errezeta eta jolasa

Bi aste dira gurean izan zirenetik eta jada prest dute euren kolaborazioa. Galuzerrita deitu diote euren espazioari bere herrien izenekin hitz-jolas bat eginez. Aurkezpena, eskolako berriak eta menua, urtebetetzeak, musika, errezeta (gazta tarta goxoa) eta jolasa izan dute hizketagai Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleimak. Orain guri dagokigu asmatzea zein den jolasean aipatutako pisten herria, […]