Lakabeko Mitxoletako lagunak irratira etorri dira euren lanak aurkeztera

Ze jator eta fin aritu diren euren lanak aurkezten Haizea, Aratz, Kora eta Aiora, Lakabeko Mitxoleta eskolan bada komunikazio eta irratigintzarako harrobia. Gaurko saioan pelikano arraina, Antso VII, koralak, txakurrak, elektrizitatea, zelulak, izurdeak eta uhandreak izan ditugu solasgaiak. Honen ondotik, hezkuntza proiektuko bidelaguna den Nahia izan dugu hezkuntza proiektura jendea animatzeko. Milesker lagunak goiz zoragarri […]

Otsagabiako berriak: Agate deuna eta Paxkal Irigoienen bisita

Gaur berriz izan dugu Otsagabiako Eskolan komunikazio tailerrean dabilen Ximel Senberoiz Moso laguna. Gaurko kolaborazioan Agate Deunan bertan bizitakoak eta Paxkal Irigoien musikariaren bisita kontatu digu. Komunikazio alorrean harrobi majoa dagoela erakusten du honek, milesker berriz ere Ximel!   Paxkal Irigoienen bisitaren harira eskolakoek eginiko artikulu eta argazkiak: Otsagabiako Eskola-Paxkal Irigoien   Ximel Semberoiz Moso […]

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera aldakorra izan dugu eguraldiari dagokionean David de Andres lagunak aipatu digun moduan bere errepasoan. Ondoren astebururako iragarpenarekin sartu gara, eguraldi egonkorra dagokigu inguruaz gozarazteko aukera emanen diguna.    David de Andres Irati irratian

Baziren behin 9 liburutegi eta Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Elurrari aurre eginda aurrera eraman zuten aurreko ostiralean Baziren Behin 9 liburutegi egitasmoa, Artaldea liburu eta tailerrarekin. Hilabete lasaia izan ohi da otsaila liburutegian baina halere bada zer egiterik eta lanean harrapatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Asteburu lasaiari eta aste hasierako eguraldiari errepaso David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu lasaia izan dugula ondorioztatu dezakegu David de Andres lagunak aipatutako datuei erreparatu ezkero. Davidek aipatu digunagatik antizikloiaren eraginez eguraldi fresko eta egonkorra izanen dugu aste hasiera honetan.        David de Andres Irati irratian