Xantiren Auzolotsak, 41. atala: Osoko bilkurarik luzeena
Saio honetan Xanti Begiristainek bere bizitzan bizitako zenbait auzolotsa eragin dizkioten pasarteekin jarraitu dugu, gaur osoko bilkura luze batean sorturikoak ekarri dizkigu gurera. Entzun!
Saio honetan Xanti Begiristainek bere bizitzan bizitako zenbait auzolotsa eragin dizkioten pasarteekin jarraitu dugu, gaur osoko bilkura luze batean sorturikoak ekarri dizkigu gurera. Entzun!
Normalean David de Andres ekaitzak ehizatzera atera ohi da baina igandean bera ehizatua izan zen Ezkarozen gertatutako lehertze-heze baten ondorioz. Bapateko ekaitzak litro asko eta haizeteak utzi zituen bertan, teilen eta zuhaitzen erorketa ekarriz. Hori errepasatu ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Irailak 19): Goizean eguraldi argitsua izanen dugu zeina egunak aurrera joan ahala […]
Asteko eguraldiaren errepasoa egiten hasi gara baita Libian Daniel ekaitzak utzitako ondorioei begira egon ere, David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Ostirala (Irailak 15): Eguraldi goxoa hasieran eta arratsalde partean hodeiak ugaritzen joanen dira eguerdi eta azken orduetan ekaitzak leher daitezkeelarik. Tenperaturak mantendu eginen dira hego eta hego-ekialdeko haizeak […]
Gaur berriz eduki dugu Mari Mar Agos Aurizberriko liburutegiko liburuzaina bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurkoan astelehenetik aurrera arratsaldeko ordutegia izanen duela azaldu eta baita euskarazko irakurle taldea urrian hasiko dela komentatu digu ere. Mari Mar Irati irratian:
Gaur ohiko kolaborazioarekin itzuli zaigu Ainhoa Elizalde Ojer Iritzi-miritzi Pirinioetan ze bizi? atalaren barnean. Honetan Espainiako “La vuelta”-ren karietara inguruan sorturikoak izan ditu hizketagai umore finaz zipriztinduta. Ainhoak idatzitako Gira ta “Vuelta” Pirinioetan Enpresabidean Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:
Asteburuaren errepasoa egiten hasi da David de Andres gaurko kolaborazioan. Fiteron, Zentronikon eta Korellan izandako ekaitzak izan ditugu hizketagai. Horren ostean aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Irailak 12): Goizean eguzkia eta hodeiak tartekatu eginen dira. Iparraldeko haizea nagusi tenperaturak jeitsi eginen dira eta arratsaldean haize honek hodeiak ugaritzea ahalbidetu eta baliteke azken orduetan ekaitzak […]
Grezian bizitzen ari diren euri-jasa eta uholdeetaz solasean hasi gara David de Andres meteorologia adituarekin, berak azaldu digu zehazki zer gertatu den. Ondoren gure eremuan zentratu eta astebururako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Ostirala(Irailak 8): Eguraldi goxoa orokorrean hego eta hego ekialdeko haizeek lagunduta. Tenperatura udatiarrak izanen ditugu orokorrean (28-29 gradu maximoak)Larunbata(Irailak 9): Ostiralaren tankerako eguna […]
Gaurko saioan auzolotsen kontuarekin jarraitu dugu Xanti Begiristain lagunarekin. Batasunaren pribilejioaren inguruan Oskus aretoan suertatutakoak kontatu dizkigu. Entzun!
Ostiral gauean eta larunbata goizean gure buru gainetik igarotako DANA baten eraginez sekulako euriteak izan ziren, datuak hala adierazten dute. Nafarroan zenbait euri errekor gainditu ziren egun bakarrean botatatako euritan izandakoetan eta David de Andresek datu hauen inguruan aritu zaigu. Ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena eman digu Iragarpena: Asteartea(Irailak 5): Egun argitsua eta goxoa. Hego […]
Hilabete bat eman dugu berarekin egon gabe eta gauzak pasa dira Auzperriko liburutegian. Lehendabizi Mari Mar Agosek bergogoratu digu irailaren 15a bitarte udako ordutegiarekin jarraitzen duela (goizez). Udari dagokionean egun batean izandako erabiltzaile errekorra puskatu zuen, egun batean 178 erabiltzaile zenbatu baitziren. Irailan hasiko dira berriz ere ekintzak eta baratzeko lanak ere. Mari Mar Irati […]