Sahara liburuaren aurkezpena, udako ordutegia eta oporraldia Aurizberriko Liburutegian

Burutu egin zen pasa den ostiralean Sahara Herri Bat Erresistentzian liburuaren aurkezpena. Bertan Kristina Berasainek Sahararen historia eta erresistentziaren berri eman zien bertaratu ziren lagunei. Horrekin hasi da gaurko kolaborazioa Mari Mar Agosek, gerora udako ordutegiaren gogorarazpena egin eta uztailaren 3tik 19ra oporraldia izanen duela gehitzeko. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Asteko ekaitzaldiak eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andres (@Noainmeteo) lagunaren eskutik

Aste ekaitztsua eduki dugu batez ere astearte arratsaldetik hasita goi geruzetako aire hotzeko boltsa batek hala eraginda. Hau errepasatu dugu gure meteorologia aditua den David de Andres lagunarekin baita astebururako izanen den iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Eguraldiaren errepaso eta aurreikuspena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Kintoak pasatu berri topatu dugu David de Andres (@Noainmeteo) eta esan digunagatik eguraldiak errespetatu zien. Asteak utzitako ekaitzak ere izan ditugu hizketagai eta honen ondotik asteburuko iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Liburutegiko irekiera, udako ordutegia, aurkezpenak eta baziren behin 8 liburutegi

Bajan egotetik bueltan topatu dugu gaurkoan Mari Mar Agos liburuzaina. Erabat osatuta ez egonik ere itzuli da lanera eta gainezka dago. Gogoratu digu ere datorren ekainaren 15ean ordutegi aldaketa izanen dela liburutegian, udako ordutegia ezarriz (goizez). Horren ondoren etorkizuneko ekimenetaz solastu gara tartean Kristina Beristainen Herri Bat Erresistentzian (ekainak 14, 19:00) liburuaren aurkezpena edota Baziren […]

Galuzerrita txokoa: Eskola-institutuen topaketak eta azken berriak

Gaurkoa azken Galuzerrita saioa izan da eta pena handiz esaten dugu zeren sekulako lana egin dute gure lagunak Garraldako eskola eta institutuko berriak ekartzen. Esker ona ematea besterik ez zaigu geratzen eta esatea irratiko uhinak irekiak izanen dituztela beti. Azken saio honetan Otsagabia eta Abaurregainako topaketen inguruan solastu zaizkigu, baita Garraldan izandako azken ekimenak ere. […]

Asteko eta udaberriko eguraldiari errepaso eta asteburuko eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri fresko eta euritsua egokitu zaigu aurtengoa, halere garaiko eguraldi normaltzat har genezake David de Andresek argudiatu bezala. Errepasoa eman diogu udaberriak eman duenari eta horren ondotik asteburuko eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian