Udako tailerrak Auzperriko Liburutegian

Beti da plazerra Mari Mar Agos eta Auzperriko Liburutegia bisitatzea eta are gehiago uda partean beti antolatzen baitu guztion gozamenerako zerbait. Gaurkoan, giza eskubideen inguruko zenbait tailerren berri eman digu, entzun! Marimar liburuzaina Irati irratian

Maria Txibite Nabaskoizeri gutuna

Gaur Xanti Begiristainekin izan gara bi astetan behin egiten dugun moduan. Oraingo honetan euskarak jasandako erasoei begira jarri gaitu bere kolaborazioarekin Maria Txibite Nabaskoize lehendakariari bidalitako gutuna irakurriz. Gaur da eguna zeina euskara ez den ezta meritutzat hartuko ere Nafarroako administrazioan lan egiteko. Xanti Begiristain Irati irratian.

Pirinioetako Emakume Topaketak eta euskera eta Orreagako oztopo arkitektonikoak

Gaur Xanti Begiristainekin izan gara berriz ere. Gaurkoan auzolotsak alde batera utzita azken bi asteetan suertatutako bi kontuekin etorri zaigu. Alde batetik, Pirinioetako Emakumeen topaketetan euskarak izandako presentzia eskasa kritikatu du eta bestetik Orreagako oztopo arkitektonikoen inguruko gogoeta ekarri digu gurera. Xanti Begiristain Irati irratian.

Xantiren auzolotsak: Errukia eta Beheraguneak

Gaur Xanti Begiristainekin izan gara berriz ere. Duela bi aste telefonoan izandako matxurak ez gintuen berarekin egotea ahalbidetu horregatik gaurkoan 2 auzolotsa baten prezioan ekarri dizkigu. Errukia eta Beheraguneak goiburutzat duten bi kontakizun dira oraingoan. Xanti Begiristain Irati irratian.

Auzperriko liburutegiko berriak: Irakurle taldea, Liburu aurkezpena, neurri eta ordutegi berria

Gaur Auzperriko liburutegira bisitatzea egokitu zaigu. Gaurkoan Mari Mar Agosek azken berriak ekarri dizkigu. Irakurle taldearekin hasi eta ondoren gehitu digu Charo Begué izanen dela ekainaren 4an bere azken liburua aurkezten.Edukiera ere zabaldu egin da liburutegian eta gaineratu digu ekainaren 15ean hasiko dela udako ordutegia (goizez). Marimar liburuzaina Irati irratian

Loizuko gizonaren inguruko hitzaldia eta ekimen berriak

Ostegunetan bi astetan behin ohikoa dugu Auzperriko liburutegira bisita egitea. Gaurkoan hala izan da eta hantxe topatu dugu Mari Mar Agos gure laguna. Lehendabizi Loizuko gizonaren inguruko hitzaldiaren arrakasta nabarmendu digu. Ondoren, ekimenak pixkanaka-pixkanaka egiten joango direla komentatu digu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Maiatzeko Mendixut arakatzen

Gure hurengo gonbidatuak aipatu digu tokiko komunikabideetarako ez direla garai onenak, besteak beste tokiko agenda eta negozioetatik elikatzen delako eta pandemiaren eraginez ezin izan da modu normal batean ezer garatzerik izan. Gaurkoan, Mendixuteko Rita Labiano izan dugu hilabete honetako aldizkariari errepasoa ematen. Rita Labiano Irati irratian

Pirinioetako mikroipuin lehiaketako irabazleak jakinarazi dizkigu Idoiak

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Pirinioetako Mikroipuin Lehiaketan irabazle suertatutako lagunen zerrenda. Gaineratu digunez lan ugari jaso izan dituzte eta aurten saritutako guztiak Pirinioetatik kanpokoak izan dira, horrek hausnarketa bat egitera behartu eginen die antolatzaileei datorren edizioari begira. Idoia Zabaltza Irati irratian