Irakurle taldea eta erakusketa

Gaur Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaur irakurle taldearen inguruan elekatzen hasi gara eta aipatu digunez jada minimoa gainditu da eta ostegun honetan banatuko dira lehen liburuak. Bukatzeko aipatu digu despopulazioaren inguruko argazki erakusketa abendura arte luzatuko dela. Marimar liburuzaina Irati irratian

Euskarazko irakurle taldea Auzperriko liburutegian

Gaur ere Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaurkoan, irakurle talde bat sortzearen proiektuaz aritu zaigu. Euskarazko irakurle talde hori, Mikel Antza idazleak koordinatuko du eta hilean behin elkartuko da irakurgaiaz solasteko. Izena emateko liburutegitik pasa edo deitu besterik ez duzue egin behar. Marimar liburuzaina Irati irratian

Neguko ordutegia eta despopulazioaren inguruko erakusketa

Hilabete pasa da berarekin izan ginenetik. Gaur Urritzelkin harrapatu dugu eta lurrikaraz solasten hasi dugu, gertutik bizi baitute han. Gaur Mari Mar Agosek liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu. Neguko ordutegia duela komentatu du lehen eta despopulazioaren inguruko erakusketa badela gaineratu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Auzperriko liburutegia oporretara

Hala adierazi digu Mari Mar Agosek gaurkoan. Gaurtik hasita eta 28ra bitarte oporrak izanen dituela. Oporrak izatea ez du esna nahi lan egin gabe egongo denik, Maria Moliner sarirako prestatzen dabilen proiektua amaitzeko erabiliko baitu denbora. Irrikaz gaude proiektua ezagutzeko. Gehitu du epe honetan liburuak itzultzekoak zirenek mailegua luzatzen zaiela inolako zigorrik jaso gabe. Marimar […]