Iruñeko hilerrian

Aurrekoan ezin izan ginen berarekin egon arazo tekniko batzuk zirela medio baina gaurkoan bai. Gaurkoan bizi etorri zaigu Xanti Begiristain kolaboratzailea, Iruñeko hilerrian testua besapean zuela. Hilerrian gertatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu nahi izan du gurean. Xanti Begiristain Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Iruñeko hilerrian eta Artziko indusketa lanak

Saioa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Iruñeko Hilerrian idazkia ekarri digu, bertan gertatutako hizkuntz eskubide zapalketa salatzeko. Ondoren, Artzira egin dugu salto, larunbatean indusketa lanetara bisitak antolatu baititu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Noski honen inguruan Oihane Mendizabalekin solastu gara. Izenburua: Abuztuaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko