Xantiren auzolotsak: Errukia eta Beheraguneak

Gaur Xanti Begiristainekin izan gara berriz ere. Duela bi aste telefonoan izandako matxurak ez gintuen berarekin egotea ahalbidetu horregatik gaurkoan 2 auzolotsa baten prezioan ekarri dizkigu. Errukia eta Beheraguneak goiburutzat duten bi kontakizun dira oraingoan. Xanti Begiristain Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak, Karrape irratia eta elektrizitate faktura berriak Naiz irratian

Gaurkoa, Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Berak izandako auzolotsa momentu bi ekarri dizkigu. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak bertako kronika pasa zezan. Bukatzeko ,Naiz irratiko lagunek Goienerreko Mikel Libanori eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, elektrizitatearen faktura berriak ulertzeko. Izenburua: Ekainaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aranzadi elkarteko indusketa kanpaina

Gaurkoan indusketa kanpainaren inguruan aritu gara Aranzadi Zientzia elkarteko bi kiderekin. Alde batetik, Oihane Mendizabal izan dugu kanpainaren nondik norakoak azaltzen bera Artzi eta Zalduako indusketen zuzendari lanak egiten baititu. Bestetik, Eder Martinez izan dugu Zalduako indusketa lanetan bizitakoak kontatzen. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

2021eko Indusketa kanpaina abian jarri du Aranzadi Zientzia elkarteak

Arkeologia hizpide izan dugu gaurko saioan, Aranzadi Zientzia elkarteak 2021eko Indusketa kanpaina abiarazi baitu eta zonaldean bi indusketa gune izanen baititugu. Zalduako parajeko eta Artziko baseliza inguruko indusketa lanetan zuzendari bezala ibiliko da Oihane Mendizabal eta berarekin hitz egiteko aukera ez dugu galdu. Halere ez da gonbidatu bakarra izan, Zalduako indusketetan parte hartutako Eder Martinez […]

Aldaketa klimatikoa hizpide hainbat ekimen antolatu ditu Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroak

Aldaketa Klimatikoa hizpide hartuta hainbat ekintza antolatu ditu Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroak. Berebiziko garrantzia eman diote honen inguruan zonaldeko haur eta gazteak hezterakoan eta horretarako hainbat jardunaldi, irteera eta tailer antolatu dituzte. Hau guztiaren inguruan solasteko Patricia Alberdi lagunarekin izan gara gaurkoan.   Patricia Alberdi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Ingurugiroaren astea eta dosi bakarreko txertoak

Gaurko saioan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Otsagiko Natur Interpretazio zentroko Patricia Alberdi izan dugu Ingurugiroaren asteaz mintzatzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik dosi bakarreko txertoen inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoa Kirol Elkarteak gogoeta orokorra bat abiarazi du

Aezkoa Kirol Elkartearen berpizkundeari begira bertako kideek Aezkoako biztanlegoaren artean galdetegi bat barreiatu dute bertan dauden kirol nahiak eta gabeziak ikusteko eta hauei erantzuna emateko. Honen inguruan bertako kidea den Ainara Arcelusekin izan gara gaurkoan. Berak aipatu digunez nabaria da konfinamendu ostean jendeak kirola egitearen hautua hartu dutela eta hau aprobetxatu behar dela jendea elkartu […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Aezkoa Kirol Elkartearen galdetegia

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Bukatzeko, Aezkoa Kirol Elkarteko Ainara Arcelusekin egon gara euren galdetegiaren inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aurrematrikulazioa AEK-n, Erronkariko konexioa eta Saharako egoera Naiz irratian

Gaurkoan Euskaltegia bisitatzen hasi gara Izaskun Zabaltzarekin batera ikasturteaz eta aurrematrikulazioaz hitz egiteko, Ondoren Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Bukatzeko Naiz irratiak Nayua Jatriri Sahararen inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Maiatzaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

AEK-ak aurrematrikulazioa egiteko epea ireki du

Garraldako euskaltegiak azken astean zenbait berri helarazi dizkigu eta honen inguruan Izaskun Zabaltzarekin solastera gerturatu gara Etxabarrengoara. Ikasturtearen errepasoa eginda aurrematrikulazio epean zer den egin beharrezkoa ederki azaldu digu Izaskunek. Aurten C2 maila ematea izanen da berritasunetako bat. Berarekin komentatu dugu ere Zaraitzurako irakasle bila dabiltzala.  Informazio gehiago garralda@aek.eus helbidean     Izaskun Zabaltza Irati […]