Gure paisaiei soinua jarri diete Irati Orreagako lagunek

Irati Orreaga elkarteko lagunak beti dabiltza kontu berriak asmatzen eta gure zonaldea erakargarriagoa egiten. Bide honetan iniziatiba berri bat jarri dute abian, Soinudun paisaien ekimena alegia. Sorogain, Artziko Maria Deuna baseliza, Luzaide, Azpegi eta Orotz Betelun oinarria duten 5 istorioen podkasta jarri dute martxan. Toki hauetan Podkast horietara sartzeko QR bana jarri dute eta Soinudun […]

Egun On, Auñamendi! Ama eta elurtea eta Bultza AEK dinamika

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 58. istorioa kontatu digu, Ama eta elurtea izenburua duena. Ondoren, Etxabarrengoara jo dugu Ana Kolomorekin egotera, zeinak igandeko Bultza AEK ekimena aurkeztu digun. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Soinudun paisaiak eta Covid gakoak

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen.Ondoren, Irati Orreaga elkarteko  Luismi Montoya izan dugu, aurreko astean aurkeztu zuten Soinudun Paisaien inguruan solasten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso ditugu aste honetako Covid gakoak. Izenburua: Martxoaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratiak eta Hego-Amerika Hala Bedin

Gaurkoa ohiko legez Euskalerria irratira bisita egiten hasi dugu Haritz Pascualek bere kronika pasa zezan. Ondoren  Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartu dugu Mikel Morenoren kolaborazioa Kubaren kontrako enbargu legea lantzen duena. Izenburua: Martxoaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Idazten eta margotzen jarriko gaitu Karekin Kulturak

Beti bikain artatzen gaitu Karekin Kulturako Kati Leatxek. Gainera plazerra bat da hainbeste gauza egiten dituen Katirekin solastea asko ikasten baitugu berarekin. Gaurkoan, Agoitzen emakumeei zuzendutako idazkera tailerra eta Otsagabian Zaraitzuko gazteendako antolatutako horma margoketa izan dugu hizketagai. Bukatzean, Urraulgoitiko lanaz ere hitz egin digu, liburu bat egiten ari baita eta horretarako argazkiak batzeko deia […]

Egun On, Auñamendi! Idazkera ikastaroa eta hormak margotzen ekimena eta Karrape irratira bisita

Gaurkoa Karekin Kulturan hasi dugu, Kati Leatxerekin batera bi ekimen berri ezagutzen, emakumeendako idazkera tailerra eta Otsagabiako Hormak margotzen ekimenak alegia. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Martxoaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Loizuko gizonaz Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliarekin

Duela 11700 urte inguru bizitako lagun baten gorpuzkiak topatu zituen Sakon Espeleologia taldekoak Erroibarren kokatua dagoen Errotalde iturburuan. Nafarroan arrastoa duen biztanle zaharrenaren gorpuzkiak liratezke bertan topatutakoak. Nafarroan ez ezik Europan garrantzi itzela izan duen aurkikuntza izan da. Hau guztiaz, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia lagunarekin solastu gara. Oscar Sicilia Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Loizuko gizona, Aralar irratia eta Covid gakoak

Gaurkoan, aintzinako kontuekin hasi gara, Loizuko gizonaren kontuarekin alegia, duela 11700 urteko Erroibarko biztanle baten gorpuzkiak topatu baitzituzten Sakon Espeleologiakoak. Honetaz, bertako kide den Oscar Siciliarekin elekatu gara, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, gainazaletan duen eraginaz […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaurkoa ohiko legez Euskalerria irratira bisita egiten hasi dugu Haritz Pascualek bere kronika pasa zezan. Ondoren  Xorroxin irratia bisitatzen jarraitu dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Izenburua: Martxoaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko