Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Julen Arangue izan dugu, Lizoaineko Kultur batzordeko kidea eta zinegotzia bera, irakurle klubaz eta dantza ikastaroaz hitz egiten. Ondoren Oihane Ordoñez Abaurregainako bizilaguna eduki dugu ihauterien inguruan elekatzen.Baite ere Erronkari aldera egin dugu salto eta Julian Gabasekin Erronkaribarko ageda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. […]

Aezkoako batzarreko laburpena 18-02-12

Gaurko saioan Karlos Bueno izan dugu Aezkoako Batzarreko lehendakaria aurreko astelehenean izandako Batzarrean hitz egindakoa eta onartutakoa errepasatu dugu. Luze joan zen 11 puntu baziren baina denak landu ahal izan ziren. Hemendik aurrera elkarlanean jarraituko dugu Batzarrean adostutakoak irratian azaltzen. Mila esker Aezkoako Batzarreari! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Bikario euskalduna, mesedez

Gaurkoan Idoia Zabalza-ren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan euskararen inguruko istoriotxo bat ekarri digu. Bere garaian, XVII. mende inguruan Agoitzeko Bikarioaren figura aukeratzeko, euskara jakitearen froga egin zioten hautatutako apaizari, horrek bere garaian ez zuen inolako arazorik ekarri alegia, ikusi beharko litzateke gaur egun ezta? Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehenik, Karlos Bueno Aezkoako lehendakaria izan dugu, astelehenean edukitako batzarrearen laburpena egiten. Ondoren Info 7ko lagunek Lorea Bilbao TATeko abokatuari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera Portu-Sarasolaren Estrasburgoko epaia dela eta. Bukatzeko aspaldian ez genuen kolaborazioa izan dugu, Idoia Zabaltzarena,berak azaldu digu bere garaian Agoitzen Elizako Bikarioa aukeratzeko euskera frogak egin zitzaizkiola. Eta, nola ez, […]

Nafar erreinua: Champaña dinastia

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako erreinuaren buru izan ziren Champainaren sendiaren errepasoa egin digu. Baita ere sartu gara Nabarreriako guden analisia egitera. Luze hitz egin dugu sendi honetaz nahiz eta urteetan labur izan diren. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan lehendabizi Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika ekartzen. Ondoren Jesus Mascaraque Masca izan dugu Champaña dinastiaren inguruan hitz egiten. Bukatzeko,Bernadette Argain izan dugu Irulegi irratitik, iparraldeko kronika pasatzen. . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 14ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]

Kutxetagileak

Gaurko saioan Angel Sanchez izan dugu aurreko ostegunean estreinatutako dokumentalaren inguruan berbetan. “Kutxetagileak-Cuchareros” du goiburutzat eta bertan egurrezko goilaren egiteari erreparatzen diote. Dokumentalean ere zentraltasuna hartzen du Markos Saragueta mezkiriztarra zein azkenengo Kutxetagiletzat izan da. Estreinuaz ere aritu gara eta berak esan digunez arrakastatsua izan zen erabat. Hurrengo pase bat eginen da Nafarroako Filmotekan Martxoak […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, Aralar irratiko Martin Juanenarekin hasi gara hango berriak jasotzen.Ondoren Angel Sanchez Kutxetagileen inguruko dokumentalaren egilea eduki dugu, dokumentalaren inguruan hitz egiten. Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu karramarro inbaditzaile berri baten inguruan hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 13ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan hitzartuta genuen Karlos Buenori elkarrizketa egitea, gaur Aezkoako Batzarrea deituta bait da, hala ere, agenda arazoengatik azkenean soilik helarazi dugu zer hitz eginen den. Ondoren Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Bukatzeko Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak kronika egin digu, gainera Lesakako ihauteriak izanik. Eta, nola ez, berriak, inguruko […]