Neskatoak: Emakumearen egoera aldarrikatzen

hala adierazi digu dokumentalaren zuzendaria de Jon Abrilek. Aitortu digu emakumeen paperen inguruko dokumentalik ez egoteak eta bere inguruan entzundako hainbat istorio bultzatu zuen dokumental hau ekoiztera. Aipatu digunez oso istorio latzak zein interesgarriak barnebiltzen ditu bere lanak. 15 testigantza jasota egin zuen halere aitortu duenez jakin badaki ehundaka emakume izan zirela egoera beretsuetan. Dokumentalaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jon Abril Neskatoak dokumentalaren zuzendaria izan dugu, bere dokumentalaz mintzatzen. GeroJesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur esklabotza eta iraultza industrialaren arteko erlazioa azaldu digu. Bukatzeko Irulegi irratira jo dugu non Bernadette Argainek ekarri dizkigu bertako berriak. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 11ko […]

Haikuetan murgilduta

Hola ematen du bizi dela gure ondorengo gonbidatuak.Socorro Latasa da Agoitzeko idazlea, larunbat honetan bere liburua aurkezten bait du Agoitzeko kultur etxean “Al filo del otoño”. Bere ibilbidea errepasatzeko aukera eduki dugu eta baita irakurle klubaren hainbat kontu landu ere. Hitzordua larunbata 14, 19:00etan Agoitzeko Kultur etxean Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Demokrazia eta erabakia

Hori da eskatzen dena herritar dinamika berri baten bitartez. Gaurkoan Hedoi Etxarte izan dugu dinamika horren sustatzaileetako bat eta berak argudiatu digu zergatik behartuta sentitu diren horrelako dinamika bat abiaraztera. Asaldatuta ikusi zuen bere burua ikusi zuenean Katalunian urriaren 1ean zer gertatzen zen ikusita eta zer nolako erantzunak ematen ari ziren, beraz hainbat herritarrekin elkartu […]

Egun on, Auñamendi!

Saioan Socorro Latasa idazle agoiztarra izan dugu “Al filo del Otoño” liburuaz mintzo. Gaurkoan ere Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera. Ikasturte honetan estreinakoz Elhuyar fundazioaren Quark saioa eman dugu zein Nobel saridunez aritu zaigun. Bukatzeko Hedoi Etxarte izan dugu Demokrazia eta erabakia dinamikaren inguruan mintzatzen. Eta, nola ez, […]

Marihuana landatzeagatik ikertua

Pasa den Urriak 3an Goardia Zibilak Hiriberri aldean arakatze bat egin zuen Marihuana ote zutelakoan. Arakatzean 18 landare topatu zituzten eta eremuko jabea inputatu zuten osasunaren aurkako delituagatik. Landareak tomate eta arto-landareen artean topatu zituzten. Azkenik Goardia Zibilak landareak atxiki eta suntsitzera eraman zituen.

Etxeko ospitalizazioa heldu da

Nafarroako Ospitaleguneak Etxeko Ospitalizazio zerbitzua Iruñeko Osasun Eremu osora hedatuko du hil honetan. Beraz, laguntza-eredu hau eremuko 480.000 biztanlek jasoko dute hemendik aurrera. Zerbitzua indartzeko 7 mediku eta 16 erizain kontratatu dituzte. beraz, 945.000 euro gehiago gastua egongo da langileei dagokienez, 2015ean laguntza-modalitate honetan zeuden langileen gastuaren aldean. Bestalde, 10 ibilgailu ere erosi dira, renting […]

Egun on, Auñamendi!

Saioan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Xorroxin irratira jo dugu non Fernando Anbustegik ekarri dizkigu bertako berriak. Bukatzeko Andres Bidarte izan dugu izaki bizidunen erditzeen inguruan mintzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 9ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Agoitzen lasterka errefuxiatuen alde

Pasa den igandean 200 bat lagunek batu ziren Agoitzeko II. Mendi lasterketan. 100 izan ziren ibilbide motzean aritutakoak eta beste 100 ibilbide luzean. Goraipatzea lasterketa aurrera ateratzeko lan egin zuten 100 bolondresen lana. Sailkapena: LUZEA 1.Xabi Macias 2. Iñaki Mihura 3. Victor Amatriain Emakumezkoak 1. Izaskun Sanz 2. Nerea Amilibia 3. Irene Guembe MOTZA 1. […]

Suhiltzaileek txakur bat erreskatatu dute Abaurregainan

Larunbatean gertatu zen ezbeharra, non txakur bat 22 metrotako osin batetik erori zela. Auritzeko Suhiltzaile etxetik gerturatu ziren 10:30 jaso zutenean txakurraren jabearen deia. Erreskatea burutzeko arnes bat eratu behar izan zuten txakurra lotzeko eta erreskatea modu eraginkorrean burutzeko. Ordubete pasa ostean lortu zuten erreskatea lortzea eta honezkero animalia onik zegoela nabarmena izan zen behin […]