Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Irulegi irratiko berriak jaso ditugu lehenik. Ondore Maialen Odriozola Durangoko Azokako komunikazio taldeko kidearekin solastu gara azokaren inguruko gaietaz. Amaitzeko, Karrape irratira joan gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 30eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Pirinio atlantikoarekin eginiko proiektu batek emergentziei erantzunak hobetuko ditu.

Nafar gobernu eta Pirinio atlantikoen departamentuaren arteko Safer Pyrenees mugaz gaindiko kooperazio preoiektua ,balizko emergentziei aurre egiteko erantzunak azkartu eta hobetuko ditu. Proiektu honen helburua segurtasuna hobetzea litzateke eta protekzio zibilean oinarritzen da.Koordinazioa hobetu nahi dute emergentziei erantzun hobetsi bat emate aldera. Sei poste jarri dira 112 telefonoarekin zuzenean konektatzen direnak, 3 Donejakue bideko Napoleonen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Andres Bidartek gripearen inguruan. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Carolina Bezunarteak kolon minbiziaren inguruan aritu zaigu ere. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 28ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

31 urte. Egia, justizia eta erreparazioa. Mikel Zabalza gogoan

Mikel Zabalza Orbaizetako Arma Olan gogoratu zuten atzo egindako ekitaldi batean, bere hilketaren 31. urtemugan. 1985an atxilotu zuen Goardia Zibilak Donostian, eta Intxaurrondora eraman ondoren, ihes egin zuela zabaldu zuten. 20 egun beranduago agertu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Torturapean hil egin zutela salatu zen ordutik. Euren senideek egia ,justizia eta erreparazioa aldarrikatu zuten beste […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Irun aldera jo dugu Ainara Lopez Asun Casasola ipuin lehiaketaren koordinatzailearekin euren egitasmoaren inguruan hitzegiteko. Ondoren “Mujeres en la historia de Euskal Herria” liburuaren nondik norakoak eman dizkigu Ana Iziz,idazleetako batek.Bukatzeko Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! […]

Argazki leihaketa “Udazkena Iratin”

Garaioako Ibarretxea tabernak abiarazi du aurten ere Udazkena Iratin argazki leihaketa. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Hiru kategoria daude Paisajistikoak, instagram sare soziala bitartez hartutakoak eta bizitza Iratin . Argazkiak abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira ibarraetxea@gmail.com helbidera bidaliz. Saria lau lagunentzako degustazio menua izango da.