Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Irulegi irratiko berriak jaso ditugu lehenik. Jose Ignacio Ubauren bisita ere jaso dugu. Osasunaren inguruan, aurretiazko borondateen agiria izan dugu hizpide. TEEHen birziklapenari buruzko erakusleihoen III lehiaketa aurkeztu digu Eladio Llorente GAN enpresa publikoko komunikazio arduradunak. Amaitzeko, Karrape irratira joan gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren […]

Erroibarreko euskararen aldaerari buruzko artikulu bat argitaratu du Fontesek

Euskal linguistikari buruzko Fontes Lingua Vasconum. Studia et Documenta aldizkariak (1969tik Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuak argitaratzen du) 21. liburukia argitaratu du berriki, eta “Erroibarko aldaeraren inguruan. Hego Erroibarko azpialdaera. Lehen erdia” izeneko lana jasotzen da bertan (Acerca de la variedad del Valle de Erro. Subvariedad del sur del valle. Primera mitad). Han, Koldo Artolak Louis–Lucien […]

Egun on, Auñamendi!

Mikel Zabalzaren sendia Nafarroako Parlamentuan izan da ostiralean Foro Sozialak antolatutako Hitzorduak jardunaldian. Lourdes Zabalzaren hitzak entzun ditugu. ‘Euskal Herriko Emakumeen Historia I’ liburua kaleratu berri dute Rosa eta Ana Iziz idazleek. Ana Izizekin izan gara honen inguruan solasean. Zientziari tartea egin diogu, eta Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

2017an zabalduko dute etxeko ospitalizazioa eskualdera

Nafarroako Ospitaleguneak iragan urritik Etxeko Ospitalizazio zerbitzua ematen du Tafallako eremuan, eta datozen asteotan, Azkoien, Zarrakaztelu, Erriberri eta Artaxoara zabalduko da; horrenbestez, Osasuneko eremu horietan bizi diren 40.000 biztanlek zerbitzu hori izango dute. Fernando Dominguezek iragarri du, gainera, 2017an etxeko ospitalizazioak dauden plaza-kopurua bikoiztuko duela ia (90, guztira), eta 4 talde berri sortuko direla (4 […]

54 urteko erromes bat hil da Luzaidetik Orreagarako Donejakue bidean

26 urteko beste erromes batekin batera bilatu zuren ostiral gauean, eta larunbatean aurkitu zuten Donejakue bideko Luzaide eta Orreaga arteko zatian hil zen 54 urteko Salamancako gizona. Ostiral gauetik ari ziren bere eta 26 urteko beste erromes baten bila. Azken hau, hipotermia zantzuekin aurkitu zuten, eta ospitalera eraman zuten anbulantzian. Ostiral arraltsaldean jaso zuten SOS […]

Egun on, Auñamendi!

Maria Moliner saria irabazi du Aurizberriko liburutegiak. Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara sariaren eta ‘Piensa globalmente, actúa localmente’ proiektuaren inguruan hitz egiten. Andres Bidartek siloraketa gaia ekarri digu gaurkoan. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 7ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Nafarroan elkarbizitza eraikitzen jardunaldian parte hartu du Mikel Zabalzaren sendiak

Bakeaz, elkarbizitzaz, memoriaz solas egin zuen ostiral arratsaldean Mikel Zabalzaren arreba Lourdes Zabalzak Nafarroako Parlamentuan, Foro Sozialak antolatutako hitzorduan. Osoko bilkurako ganberan, biktima ugari elkartu zituzten. Carlos Perez Conde kazetariak gidatuta Iñaki Garcia Arrizabalagarekin batera aritu zen Zabalza. Haren aita Juan Manuel Garcia Cordero, 1980an, Komando Autonomo Antikapitalistek bahitu zuten, eta bi tiro emanda hil. […]