Liburutegiaren eguna eta ipuin lehiaketa

Hambostean behin ostegunetan, Aurizberriko Liburutegi Publikoa bisitatzen dugu. Duela asko hasi ginela kolaborazio honekin, eta sarean ere espazio bat eman nahi izan diogu. Mª Mar Agósek gaurkoan liburutegiaren egunerako presatu dituzten jarduerak azaldu dizkigu. Tartean, Auritzeko Fermin Irigarai ‘Larreko‘ren I haur ipuin lehiaketa. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Errigora kanpaina atzo hasi zen, berrikuntzekin gainera. Nafarroako koordinatzaile Igoir Astibia Errigorako kideak kontatu digu. Larunbatean, Aurizberrin, Pirinioetako Emakumeen Topaketa ospatuko da. Irene Lapuerta bertan izanen da erantzunkidetasunaz solasean, gaur gurean egin du. Zientziari tartea egin diogu, eta Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren […]

Egun on, Auñamendi!

Memoria con TIC’s izeneko proiektuaren inguruan solastu gara gaur. Estudioan izan ditugu proiektuaren zuzendari Edurne Almirantearena eta parte hartzaile Unai Irigarai, Almudena Zalba eta Edurne Garralda. Andres Bidarte abereek udazken eta neguan izaten dituzten arazoei buruz aritu zaigu. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

NUPeko ikasleek karpa eguna dute gaurkoa. Unibertsitate publikoko talde feministak eraso sexisten aurkako protokolo bat sortu du egunerako. Polemika eragin du anolatzaieek ezarritako debekua, Ilargi Zabalza kideak kontatu digu azkenean onartu dutela. Nafarroako Parlamentura begira jarri gara ondoren, Luzaideko argindar arazoen eta Erronkariko garapenaren ingurukoak entzuteko. Amaitzeko, zine estreinaldiak ezagutu ditugu. Eta, nola ez, berriak, […]

Sare sozialak, landa turismoan

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak, eta mezu hau jaso genuen ostiralean: @Iratirratia el uso de las redes sociales en turismo rural 😀 — Agroturismo Maricruz (@casasruralesna) 2016(e)ko urriak 14 Sare sozialetatik iritsitako proposamen horrekin, plataforma hauek izan ditugu gaur hizpide: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, […]

Egun on, Auñamendi!

VII Pala Txapelketan bigarren jardunaldia izanen da asteburu honetakoa. Maider Otegik kontatu digu zeintzuk jokatuko duten eta noiz. Josemari Esparza idazlearekin, berriz, Gazteluko Legarrea leizean izandako azken gertakariak landu ditugu. Sagardia Goñi familiaren hezkur guztiak aurkitu dituzte eta. Angel Mari Loperenaren bisita jaso dugu gaur. Turismoaren inguruan, sare sozialak landu ditugu. Xanti Begiristaini bisita egin […]

Egun on, Auñamendi!

Steilas sindikatuko Amaia Zubieta izan dugu lehenengo elkarrizketatua. Hezkuntzaz, LOMCE legeaz, Heziberri proiektuaz, errebalidez… aritu gara berarekin. Koldo Villalvarekin, berriz, mikologia kontuak jorratu ditugu. Hainbat jardunaldi antolatu ditu eta irratian ere jakin nahi izan dugu gehiago onddoen inguruan. Irulegi irratiko berriak jasoko ditugu eta Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]