Festa txikiak Auritzen

Auritzeko festa txikiak abenduaren 5ean hasiko dira. Egun honetako lehenengo hitzordua Auritzeko III.txapelketaren azken fasea da, 19:00etan 3. eta 4. sailkapenerako partidua jokatuko da eta ondoren, 20:00etan, final handia ospatuko da. La Borda hotelean txapelketako afariarekin jarraituko dugu eta Biltoki 70n gaupasa izango dugu. Abenduaren 6an, San Nikolas  eguna ospatuko da Loizu Hotelean herri-bazkariarekin, ondoren, […]

Agoitzen aste honetan

Aste honetan, ostiralean, hilak 30, bukatuko da Bilaketaren Pintura Fondoaren erakusketa; beraz, oraindik ikusi ez duenak bertatik pasatzeko beta izanen du. Astelehenean, abenduaren 3a, Nafarroako Eguna, kontzertu bat eskainiko du Mariano García Musika Bandak.  Kultur Etxean izanen da, 13:00etan eta sarrera doanekoa da. Gainera, gaur, 19:00etan, Kulturgunearen hileko bilkura eginen da Kultur Etxean.