Euskarari puzka eginez sustraietatik espaziora eramateko deia

Udazkenarekin batera gurera dator berriz ere Errigorako Euskarari Puzka kanpaina. Modu soilean saskien kanpaina dugu hauxe eta aurten berritasunak dakarzkite. Auzolanean euskara sustraietatik espaziora lemapean 3 saski izanen dira eskuragarri Beltza (60€), Berdea (65€) eta Gorria (75€), Berdea alkoholik gabekoa izanen litzatekeelarik. Saskietaz aparte aurten Lodosako ikastola laguntzeko egutegi landagarri bat eskuratzeko aukera izanen da […]