Agerraldiaren mugarri berri bat Erdialdeko Euskal Jaian

Agerraldia dinamikak eta Altafaylla elkarteak elkarlanean sortutako Erdialdeko Euskal Jaia izanen da larunbatean Tafallan. Erdialdeko euskaldun eta euskaltzaletasunaren erakuslehio izanen da jai hau eta giro paregabean igaro eginen denaren susmoak baditugu. Hortan buru belarri topatu dugu Agerraldiko eta Errigorako Haizea Lizarbe gure laguna eta berak azaldu dizkigu jaia honen nondik norakoak.     Haizea Lizarbe […]

Errigorak 10 urte bete ditu aurtengo 10 urte bete-bete kanpainarekin

10 urte dira Erriberako ekoizleak, euskara eta kontsumitzaileak batzeko ahaleginean Errigora sortu zenetik. 10 urte hauetan sekulako garrantzia hartu duen proiektua dugu, zonalde ez-euskaldunean euskararen aldeko dinamikak egituratzen. Horretaz aparte izugarrizko lana egin da ere Erriberako ekoizleen produktuak txoko aunitzetara bideratzen eta bitartekariak kentzen. Hori da Errigora eta azaroaren 9a bitarte 10 urte bete-bete lemapean […]

Errigorak oinak lurrean edukita abiatu du kanpaina berria

9 urtez elikadura subirautza eta euskara aldi berean sustatzen darama Errigora ekimenak. Martxoaren 10etik 30era kontserba eta olioa kanpaina abiatu dute eta honen inguruan solastu gara bertako kidea den Xanti Kirogarekin. Aurreko kanpainetatik oso balorazio positiboa egiten duen arren Errigorak poliki-poliki jarraituko dio bere bideari oinak lurrean edukita. Eskariak burutzeko Errigoraren webgunetik egin dezakezue edota […]

Errigoraren kanpaina berria abian da

9. urtea dugu aurtengo Errigorakoa. Ehun mila saskien langa gaindituta diru nahiko lortu da Nafarroako Erdialde eta Erriberan euskara sustatzeko. Errigoratik ere Agerraldia dinamika sortu zen zeinetan euskara lantzeko zenbait ekimen sortu ziren batez ere zonaldeko euskaldunak saretu zitezen. Oraingoan bueltan dator Errigora berriz ere saskien salmentarekin eta hau guztiaz bertako kidea den Xanti Kirogarekin […]

Egun On, Auñamendi! Errigorako kanpaina eta Aralar irratia

Gaur Errigora kanpaina berriaz solasean hasi dugu saioa Errigorako kidea den Xanti Kiroga lagun izan dugularik. Ondoren, asteartero lez Aralar irratira gerturatu gara Martin Juanenaren eskutik Larraun-Lekunberriko azken berriak jasotzera. Izenburua: Azaroaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Union Tutera eta Covid gakoak

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzera. Ondoren, Libe Jusue izan dugu Union Tutera proeiktua aurkezten. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko covid gakoak berreskuratu ditugu, hazkunde esponentzialaren gaia jorratzen zuena alegia. Izenburua: Uztailaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko