Ainarak dokumentalaren proiekzioa izanen da Agoitzen Martxoaren 8aren harira

Ainarien inguruko dokumentala Agoitzen eskainiko da datorren igandean Emakumearen Eguneko egitarauaren parte. 80 minutu irauten duen dokumental honek garaian Erronkari,Zaraitzu eta Aragoiko Pirinioetako emakumeak zuten bizimodua lantzen du Anne Etchegoyen protagonista duelarik. Herriz-herri ibili dira dokumentala proiektatzen eta arrakasta zabala izan duela gaineratu genezake. Gaur Agoitzeko proiekzioa aitzakitzat hartuta Juan San Martin zuzendari eta produktorea […]

“Golondrinas en agosto” eleberria kaleratu berri du Clara Fuertes idazleak

Elkarrizketa batean kazetariak eman zion Ainarien existentziaren berri eta beraien istorio eta dokumentazioan murgildu zen Clara Fuertes idazlea. Idazle bezala lan ugari eginiko laguna dugu, emakumezkoen istorioak ardatz izanda, bere barrenak hustutzeko idazten duen horietakoa eta eleberri hau ainarien istorioa ez ezik doluaren inguruko kontakizun bat da, idazten ari zela bere aita zendu baitzen. Auto-edizio […]