Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta Ezkarozeko Jakiak Ehuntzen

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan ere, ostiralean elikadura subirautzaren inguruko jardunaldien bi hitzartze ekarri ditugu, Azpeitiko Elikaguneakoa eta Baztango Saporeakekoa. Hor izan ditugu Josu Labaka eta Ana Iriarte besteak beste bi proiektuak azaltzen. Izenburua: Azaroaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko