Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Hauteskunde giroa Pirinioetan

Gaur berri ere izan dugu Ainhoa Elizalderen kolaborazioa gurean. Gaurkoan kontseilarien argazkiak eta elurteak sortutako arazoak izan ditu hizpide eta beti bezala maisuki plazaratu du dena iritzi artikulu baten bitartez. Eta zuek zer uste duzue gaiaren inguruan? Hauteskunde giroa al dario?     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Zuntz optikoa eta Manex eta katakumea

Gaurkoan, berriz ere Xanti Begiristain Madotzekin batu gara solasteko. Saioaren hasieran galdetu diegu ea zuntz optikoaren gaian nobedaderik ote zuen eta azaldu digunez Joxepe Irigarairekin hitz egin zuela baina epe laburrerako aukerarik ez zela. Ondoren Manexen 46. atalarekin jarri gara Manex eta katakumea izenburu duena alegia eta bertan etxeko katakume batekin bizitakoak kontatzen dizkigu Xantik. […]

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Erro ibarrean zuntz optikoari buruzko informazioa eskaini du udalak

Joseba Martinez EH Bilduko hautetsia izan da Irati irratian Erro ibarreko berriak kontatzen. Aurreko astean hainbat bilkura egin dituzte herri ezberdinetan zuntz optikoari buruz, eta horren berri eman digu Irati irratian. Joseba Martinez (EH Bildu) entzuteko.