Martxoaren 8aren atarian Silvia Berdintasun teknikariarekin solasean

12 udalek eta entitatek Berdin Bizi berdintasun zerbitzuaren jarraipena ahalbidetzeko konbenioa sinatu berri  dute eta martxoaren 8aren atarian gaudenez zerbitzu horretan teknikaria den Silvia Gomez Gonzalezekin egoteko aukera baliatu dugu. Urte guzti hauetan lan handia egin duen zerbitzua dugu, kontzientziazio eta prebentzio mailan, baina baita formakuntzan eta analisi mailan ere. Zonaldeko diagnostikoa eginda jada eskuartean […]

Cristinas antzezlana izanen da Ariben Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Urriaren 15ean ospatzen da Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna eta honen karietara Berdin-Bizi berdintasun zerbitzuak zenbait ekimen antolatu ditu. Lehendabizikoa larunbata honetan izanen den antzezlana, Cristinas izenburu duena, TDiferencia antzerki konpainiak ekoitzia. Emakume batek bere alabari utzitako oinordekotza du hizpide umore puntua duen obra honek. Maite Redinek idatzi, zuzendu eta antzeztu egiten du, Ainhoa Ruiz bidelagun […]