Jaietan izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek

Igande goizaldean izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek igande honetan udalak deituriko kontzentrazioan. Goizeko 6:30ak aldera gertatu zen erasoa eta bertan zeuden gazteek artatu zuten lehendabizi erasotutako emakumea beharrezko laguntza emanez. Honen jakitun eta Berdintasun zerbitzuarekin landutako protokoloaren ondorioz udalak martxan jarri zuen eraso sexisten inguruko protokoloa, emergentziazko udal batza eginez eta komunikatua plazaratuz, biktimari babesa […]